Urduñako Udalak positiboki baloratu ditu 2022ko Otxomaio jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2022ko mai. 19a, 07:00

Ospakizunak maiatzaren 6tik 15era izan dira, 70 jarduera baino gehiagorekin.

Otxomaioen ospakizuna amaitu eta gero, Urduñako Udalak lehenengo balorazio positiboa egin du. David Gutiérrez Martínezek, Kultura eta Jai Saileko zinegotziak, honako hau azpimarratu du: “Giro ikaragarria egon da, eguraldiak lagunduta. Bi urte forma arruntean ospatu ezin eta gero, jendea oso gogotsu zegoen eta parte-hartzea ezin hobea izan da”. Era berean, Udalak jakinarazi du jaietan ez dela eraso matxistarik salatu.

Herritarren parte-hartzea aktiboa izan da 2022ko Otxomaioen adierazgarria. Gutierrezek azaldu duenez, “lehenengo larunbatean 43 tortilla eta 36 paella aurkeztu zituzten lehiaketara eta igande honetan, putxera lehiaketa berria izanda, 87 putxera kozinatu dituzte”. Musika eta COVID-19aren aurreko jai giroa ere ez dira falta izan. “Kontzertuetan enparantza beteta egon da; azken batean, primerako Otxomaioak izan dira”, adierazi du zinegotziak.

Gutierrezek eskerrak eman nahi dizkie Jai Batzordeari eta jai-ekitaldietan parte hartzen duten kultura-, kirol- eta gastronomia-talde eta elkarte guztiei, bai eta jaiak antolatzen eta garatzen interesik gabe lagundu eta lan egin duten pertsona guztiei ere.

Auzotarren balorazioa

Tokiko elkarteek, udal ordezkariek eta Udaleko teknikariek osatzen duten Otxomaioko Jai Batzordeak Urduñako herritar guztiek ospakizunen balorazioan parte hartzea nahi du.

Hori dela eta, bizilagunak iradokizunak egitera gonbidatzen dituzte, zikoina@urduna.com helbidera idatziz, Hirix plataformaren bidez mezua bidaliz edo Alondegian horretarako jarritako orrietako bat betez. Beste behin ere, egindako ekitaldiei eta jaiekin lotutako bestelako gaiei buruzko proposamenak eta balorazioak jasoko dira: aisialdiko eskaintza, kokapena, ordutegiak, etab. Halaber, datozen urteetarako ideiak onartuko dira.

Datorren jai batzordean egingo dute Otxomaioen ebaluazio orokorra, bizilagunen ekarpenak ere kontuan hartuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide