LAN ESKAINTZA

Bi inkestatzaile kontratatuko ditu Aztiker Ikerguneak Urduñan ekainaren 6tik 17ra

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2022ko mai. 30a, 14:08

Urduñako Udalak abiatu duen etxebizitzari eta energia ereduari buruzko diagnostikorako, inkestatzaile bila dago Aztiker Ikergunea, inkestak egin eta aztertuko dituen ikerketa zentroak. Bi pertsonentzako lana egotea aurreikusi dute.

Baldintzak honakoak izango dira:

Iraupena: 2 asteko lana, ekainaren 6tik 17ra arte, lanaldi osoan (7,25 ordu egunean).

Ordutegia: 10:00ak eta 20:00ak bitartean. Inkestatzaileak egokia ikusten duen moduan antolatuko du lana. Kontuan hartu behar da saltokiekin eta enpresekin harremana egin beharko dela.

Soldata: 777€ gordin.

Eskatzen da: oinarrizko informatika jakintza eta euskara maila egokia.

Interesa izanez gero, Aztikerrekin harremanetan jar daitezke urduñarrak: 943 593 006, 608 018 512, idazkaritza@aztiker.eus.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide