Urduñako Udaleko ordezkariak Aldundiarekin bildu dira BI-625 errepideko segurtasuna aztertzeko

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2022ko eka. 27a, 07:00

Bilera horretan aztertutako gaietako bat udal igerilekuen eta La Muerako erdigunearen parean dagoen bazterbidea izan da. Belandiako errepidean duela bi urte Bizkaiko Foru Aldundiak eginiko obrak ere jorratu dituzte.

Saratxoko saihesbidea eraikitzeko obrak amaitu ondoren, Urduñako alkatea eta Obra eta Zerbitzuetako zinegotzia, Itziar Biguri Ugarte eta Juanjo Sanz Pérez, Jon Larrea Arrutia Berrikuntzarako eta Bide Kudeaketarako zuzendariarekin bildu dira ekainaren 21eko goizean, BI-625 errepidearen zati berriaren arriskugarritasuna aztertzeko.

Bilera horretan aztertutako gaietako bat udal igerilekuen eta La Muerako erdigunearen parean dagoen bazterbidea izan da. Foru Aldundiak adierazi du horren berri duela eta ekintza bat planteatu dutela hori konpontzeko. Hain zuzen ere, bazterbidea Saratxotik datorren errepidearen zabalera berera zabaltzea aurreikusten dute, belar-sastrakak kenduz eta lur-erauzketa txiki bat eginez, bai ezkerraldean, bai eskuinaldean. Lan horiek uztailean amaitzea da aurreikuspena.

Udalak, bere aldetik, bazterbidearen egoeraren berri emateaz gain, konponbidea ahalik eta lasterren bilatzeko beharra azpimarratu du, udan biztanle asko hurbiltzen baitira udal igerilekuetara.

Ildo horretan, seinaletika edo bestelako elementuak jartzeko eskatu dute, autoen abiadura moteltzeko helburuarekin, tarte arriskutsua baita, udan igerilekuetan aparkatutako auto asko daudelako. Etorkizunari begira, Udalak Aldundiari eskatu dio beste lanen bat burutu dezala, bide seguruagoa izan dadin.

Bestalde, Udalak gogorarazi du duela bi urte Bizkaiko Foru Aldundiak adabakia jarri zuela Belandiako errepidean, baina tarte bat amaitu gabe geratu zela. Horri dagokionez, tokia berraztertzeko konpromisoa hartu du Aldundiak, aurten ez bada, datorren ekitaldian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide