Mendizaleen kontzentrazio bat antolatuko du Txarlazo Mendi Taldeak Urduñan uztailaren 25ean, astelehenean, BBK eta Bizkaiko Mendizale Federazioaren arteko lankidetza proiektu baten barruan.
Bizkaiko eskualde ezberdinetako bost herritan egingo duten lehen martxa da. Zehazki, honako mendi hauen tontorrak igoko dituzte parte-hartzaileek: Txarlazo, Ganguren (Galdakao), Ubieta (Zalla), Tallu (Mungia) eta Pagasarri.
Urduñaren kasuan, parte-hartzaileek hamaiketako bat izango dute La Txoza gainean eta, ondoren, oroigarri bat jasoko dute Foru Plazan.
Aldez aurretik eman beharko da izena, www.bmf-fvm.org web-orrian. Izena eman duten pertsonek baino ezin izango dute hamaiketakoaz gozatu eta oroigarria jaso.
Bestalde, programazio beraren barruan, Jeronimo López alpinistak, Geologian doktoreak eta Asturiasko Printzearen Sariak 'Izotza, mendiak eta klima aldaketa' hitzaldia eskainiko du uztailaren 22an, 19:30ean, Alondegian.
Azkenik, uztailaren 24an, igandea, garbiketa saio bat antolatuko dute La Muerako aisialdirako gunean. Ingurumen-ekintza hau 09:00etan abitauko da.