Txarlazoko Antiguako Ama Birjinaren Monumentuaren garrantzi arkitektoniko eta eskultorikoa nabarmenduko du erakusketa batek

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2022ko ira. 2a, 07:00

Erakusketaren irekitzea gaur izango da, 18:30ean, eta bertan erakusketa osatzen duten panelei buruzko azalpena emango du Anton Ortega arkitektoak. Horrez gain, monumentuari balioa emateko helburuarekin sortutako talde eragileak orain arte emandako zaharberritze-pausoak azalduko ditu.


Irailaren 2tik aurrera  Txarlazoko Antiguako Ama Birjinaren Monumentuaren balioa nabarmenduko duen erakusketa ikusgai izango da Alondegia Gizarte Etxean, Urduñako Udalak eta Villalba de Losako Udalak batera antolatuta.
Erakusketaren irekitzea hilaren 2an, ostirala, izango da, 18:30ean, eta bertan erakusketa osatzen duten panelei buruzko azalpena emango du Anton Ortega arkitektoak. Horrez gain, monumentuari balioa emateko helburuarekin sortutako talde eragileak orain arte emandako zaharberritze-pausoak azalduko ditu.
Erakusketa honen helburua da, hain zuzen ere, monumentuaren interes kulturala ezagutaraztea garrantzi arkitektonikoa zein eskultorikoa berreskuratzeko eta balioa emateko, etorkizunean ustiatu ahal izateko.​

Burututako ekintzak

Balizko arriskuak saihesteko, bi udalerrietako udalek landa-azterketa bat egin zuten martxoan monumentuaren inguruan, eta egiaztatu zuten berehala birgaitu behar dela, narriaduraren abiadura moteltzeko.
Monumentuaren egiturak ur-iragazki ugari ditu, eguraldi euritsuak eragindakoak, eta horren kanpoaldeko mantua da narriadurarik handiena duen elementua.
Txarlazoko monumentua balioztatzeko, 500.000 euroko dirulaguntza jasoko du Urduñako Udalak Eusko Jaurlaritzaren aldetik Aiaraldeko Berehalako Ekintza Planaren barruan.

Madriletik ekarritako maketa

Panelez eta azalpen-bideoaz gain, Obra Publikoen Azterlan eta Esperimentazio Zentroko (CEDEX) maketa bat ere izango du  erakusketak, Obra Publikoen Azterlan Historiko eta Hirigintza Zentroaren bitartez (CEHOPU) jasotakoa.
Jorge Queipo maketa-lantegiak diseinua den ‘Antiguako Ama Birjinaren Monumentua Urduñako haitzean' izeneko maketa XX. mendeko material bereizgarrienetako bat den hormigoi armatuzko eraikuntzen sorrera eta Espainiako Estatuan izandako lehen garapena ezagutarazteko helburuarekin sortutako piezetako bat da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide