Antiguako jaietako lehen ekitaldiak irailaren 8an, ostegunean, izango dira; 12:00etako kanpai-dangadaren ostean, meza eta luntxa ere egongo dira, 12:30ean, santutegian.
Txupinazoa, ordea, ostiralean izango da, irailaren 9an, 17:30ean. Ondoren, haurrentzako jolasak antolatuko dituzte 18:00etan eta duatloi jolasak 19:00etan. Buruhandien askatzea 19:30ean izango da, eta 20:00etan txokolate janaz eta bingoaz gozatzeko aukera egongo da. Amaiera ekitaldiak berbena eta karaokea izango dira, 23:00etan.
Larunbata mendi irteera batekin abiatuko da, 10:00etan. 11:00etan tortilla lehiaketa hasiko da eta horren sari banaketa 13:00etan gauzatuko dute. Herri bazkaria 15:00etan izango da. 17:00etan, briska txapelketari hasiera emango diote eta, 17:30ean, haur jolas parkeari. Eguna hurrengo ekintzekin amaituko da: 20:00etan, dantzaldia; 22:30ean, DJ Ra; eta 03:00etan, zozketa berakatz zoparekin.
