Udalak berriro argitaratu du jubilatuen taberna ustiatzeko zerbitzua emateko lizitazio publikoa, 19.836 eurotan (BEZik gabe), 24.001,56 euro osotara (BEZa barne), kontratuaren hasierako 2 urteetarako, aurreko lizitazioa hutsik geratu ondoren, lizitatzailerik ez zegoelako.
Azpimarratu beharra dago hileko alokairuaren prezioa 1.000 eurokoa dela (BEZ barne) eta bertan sartzen direla argi-, ur- eta gas-hornidurei zein higiezinaren egiturazko gastuei dagozkien gastu guztiak.
Proposamenak aurkezteko epea urriaren 18an amaituko da, 14:00etan. Lizitazioaren betekizunak eta baldintzak udal webguneko "kontratatzailearen profila" orrialdean kontsulta daitezke.