Urduña Agroekologiaren aldeko Udalerrien Sarearen topaketan izango da

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2022ko urr. 7a, 06:30

Urriaren 6an eta 7an, hainbat udal bilduko dira Castellonen, elikadurak bizi garen lekua nola hobetu dezakeen pentsatzeko eta hausnartzeko. Ostiralean, “Ciudades y Pueblos que alimentan” elikagai-proiektuentzako sarien lehen edizioa ospatuko da.


Urriaren 6an eta 7an, Agroekologiaren aldeko Udalerrien Sarearen Estatuko topaketako protagonista izango da Castellón. Bertan izango dira Itziar Biguri Ugarte alkatea eta Soledad Lezameta Berdintasun eta Gizarte Politiketako zinegotzia, Urduñako Udalaren ordezkari gisa.

Biztanle guztiek elikagai jasangarriak eta osasungarriak eskura izatea bermatuko duen ibilbide-orri bat bateratzeko eta, aldi berean, elikadura-sistemak klima-aldaketan duen eragina murrizteko gune bat izango da. «Elikagai-sistema globala kaltebera da, eta, gainera, klima-aldaketari laguntzen dio», azaldu du Jorge Molero Agroekologiaren aldeko Udalerrien Sareko koordinatzaileak. «Lurralde osoko 20 udalerri baino gehiagoko sare honek tokiko politika publikoak abian jartzen laguntzen du elikagai osasungarri eta jasangarrien ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko, eta urtetik urtera gero eta gehiago gara».

“Mejorar nuestra alimentación para mejorar el lugar en que vivimos” izeneko topaketak erosketa publiko jasangarriari, banaketari eta logistikari edo elikatzeko eskubideari buruzko tailerrak hartuko ditu barne. Gainera, elikadura-politikei, erronka demografikoari eta trantsizio agroekologikoari buruzko txostenaren emaitzak aurkeztuko dituzte, eta mahai inguru bat egingo da nekazaritzako elikagaien politiketan jardunbide egokiak pentsatzeari buruz, despopulazioari aurre egiteko tresna gisa. Bertan parte hartuko dute Jaime Izquierdok, Asturiasko Printzerriko Gobernuan Erronka Demografikorako Ordezkariak, Itziar Bigurik, Urduñako alkateak, Cristina Cidek, Allarizko alkateak, César Alvarezek, Vadeoko alkateak eta La Juntako alkateak.

Jardunaldiak agroekologiaren aldeko sarien lehen edizioarekin amaituko dira, ‘Elikatzen duten Hiri eta Herriak’ izenekoa, Sareko Gizarte Erakundeen Kontseiluak Espainiar Estatu osoan deitutako deialdi bakarra, elikadura iraunkorraren aldeko praktika eta politika onenak ikusarazteko balioko duena. Rosabel Tavera EFE agentziako kazetariak gidatuko du ekitaldia, eta honako kideek banatuko dituzte sariak: Castelloko alkate den Amparo Marco Gual, Asturiasko Printzerriko Gobernuaren Erronka Demografikorako Ordezkariaren ordezkaria den Jaime Izquierdo Vallina, Gabriel Castañares Hernández 2030 Agenda betetzeko Palancako Politiken Zuzendari Nagusia, Eva García Sempere Kontsumo Ministerioko ordezkari gisa eta Vanessa Milliva Agroekologiaren aldeko Udalerrien Sareko lehendakariordea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide