Urduñako HAPO berria diseinatzeko prozesuan parte hartuko dute herritarrek

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2022ko urr. 7a, 14:32

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) berrikusteko prozesua abiatu du Udalak, eta parte-hartze prozesu baten bitartez burutuko du. 

Urduñako Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) berrikusteko prozesua abiatu du, eta parte-hartze prozesu baten bitartez burutuko du.  Udalerriko landa- eta hiri-lurzorua, azpiegiturak eta ekipamenduak nola sailkatzen diten zehazten duen oinarrizko tresna da HAPOa. Dokumentu horrek, beraz, eragina izango du Urduñako etorkizunean eta bertako biztanleen bizi-ereduan.

Hirigintzak herritar guztiek eraikitako estrategiari erantzun behar dio, eta, horregatik, partaidetza dinamika bat gauzatuko da. Horrenbestez, une honetan Urduñako herritarrek erabaki oso garrantzitsuak hartzeko aukera dute.

Parte-hartze prozesu horretan, hurrengo ekintzak antolatu ditu Udalak:

Urriaren 10ean, 19:00etan, Alondegian. HITZALDIA. 'Zer da HAPOa? Norentzat eta zertarako idazten da?'. Lehen bilera honen helburua da herritarrek jakitea zer den plan orokor bat, nola izapidetzen den, zer fase dituen eta nola parte hartu ahal izango duten.

Urriaren 17an, 17:00etan, Alondegian. Hirigintza inkusiboko TAILERRA. 'Kaleek generoa dute'. Segurtasunik gabekotzat jotzen diren hiri-espazioak diagnostikatuko dituzte.

Urriaren 18an, 16:00etatik 19:30era, Foru Plazan. KARPA informatiboa instalatzea. Karpa honetan, parte hartzeko mekanismoei buruzko informazioa banatzeaz gain, herritarrei buruzko datuak jasoko dituzte galdetegi baten bidez.

Urriaren 25an, 19:00etan, Alondegian. Hirigintzari buruzko lehengo TAILERRA. Hainbat kolektiboren iritzi eta iradokizunei buruzko informazioa biltzea izango da helburua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide