Urduñako harresi-esparruan parke bat sortzeko proiektua aurkeztuko du Udalak azaroaren 16an

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2022ko aza. 11a, 17:58

Parkearen hasierako diseinuan hiru elementu nagusi aurreikusi dituzte: eszenatokia, pasabidea eta lorategia.

Azaroaren 16an, asteazkena, Andra Mari parrokiaren eta harresiaren arteko parkearen proiektuari buruzko aurkezpena egingo da, 18:00etan, Alondegia Gizarte Etxean.

Ekimen honen helburua hirukoitza da: Urduñako ondare historikoari eta arkitektonikoari balioa ematea eta hori kontserbatzea, hiritarren erabilerarako eta gozamenerako parke bat sortzea udalerrian, eta, azkenik, efektu dinamizatzaile bat
sortzea: soziokulturala, ekonomikoa eta turistikoa.

Parkearen hasierako diseinuan hiru elementu nagusi aurreikusi dituzte: eszenatokia, pasabidea eta lorategia. Agertokiak hainbat harmaila izango ditu eta bertan aukera egongo da hainbat ekitaldi antolatzeko: kontzertuak, dantza ikuskizunak, antzerkiak, tailerrak, errezitaldiak, hitzaldiak, ipuin kontaketak, ezkontzak, desfileak eta abar.

Bestalde, ibilaldi didaktiko bat ere eraikiko da, pasabide batean zehar, lorategi batekin batera. Bertan, auzokideak belarretan etzan, eguzkia edo itzala hartu, irakurri, landaredia behatu eta erlaxatu ahal izango dira, besteak beste.

Hirigintza Arloak harresiaren inguruari balioa emateko garatu dituen jarduketen amaiera izango da parke honen sorrera. Izan ere, 2020tik hainbat jarduera gauzatu ditu, hala nola harresiaren bi dorreetako teilatuak birgaitzea, harresiaren goiko perimetroa errematatzea haren gainean belarrak, sasiak eta bestelako landareak haz ez daitezen, gunea apaintzeko argiztapena eta kanpoko lur-eremua oinezkoentzat bihurtzea eta asfaltatzea.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide