Hurbileko bulegoak Antiguako pasealekuko 4. zenbakian egongo dira, María Dolores Madaria auzoaren kasuan, eta Landatasenean, horretarako egokituta egongo den etxola batean. Auzoak biziberritzeko proiektuaren irismenari, dauden dirulaguntzei (irisgarritasun-jarduketetan, esku-hartze energetikoetan, etab.) eta proiektuaren martxari buruzko informazioa jasotzeko gune bat izango dira.
Abian jartzen direnean, banakako eta taldeko bilerak egingo dira komunitateetako lehendakariekin, jabeekin, arkitektoekin eta proiektu honetan parte hartzen duten gainerako eragileekin.
Asmoa da auzoak berroneratzeko programari atxikitzen zaizkion auzo-komunitateak prozesu osoan zehar lagunduta egotea, hau da, partaidetza- eta merkaturatze-prozesuan (proiektuaren jakinarazpena), erabakitze-prozesuan (proiektuarekin bat egitea), egikaritze-proiektuaren garapenean, obren eta gainerako prozesuen garapenean, birgaitze-esku-hartzearen amaierara arte.