Jaiak iragartzeko kartel lehiaketa abian da. Lehiaketa, guztira, lau kategoriatan banatuko da. Gaztetxoak, haurrak, gazteak eta helduak. Parte-hartzaile bakoitzak bi obra aurkeztu ahalko ditu guztira, eta kartelean bi gauza agertu beharko dira: OTXOMAIO 2023 eta URDUÑA JAIETAN leloa. Gaztetxo eta haur-kategorietan, obrak Alondegia Gizarte Etxera eraman beharko dira astelehenetik ostiralera. 10:00etatik 13:30era edo 16:30etik 20:30era. Entregatzeko azken eguna martxoaren 22a izango da, 13:30ak baino lehen. Gainerako kategorien kasuan, lanak Udal Bulegoetara eraman beharko dituzte astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:30era.