Mozioaren bidez, talde politikoek Urduñako Udalari eskatu diote bertako banketxe guztiei Abuztuan, herritarrentzako egoera deserosoak saihestearren, banketxeek gutxienez ordu batzuetan bulegoak zabaldu ditzatela herritarrak hartatzeko, bereziki adinekoak eta mugikortasun murriztua duten pertsonak.
Azken urteetan ohikoa izan da Urduñako banketxeak abuztuan itxita egotea eta ondorioz, herritarrei eskaintza hori ez zaie ematen. Azpimarratu nahi izan da, horrek bereziki adinekoei edo mugikortasun murriztua duten pertsonei eragiten diela, irtenbide bakarra Amurrioko edo Laudioko bulegoetara hurbiltzea baita.