Jaietako talde ordezkariak eskola publikoko lehen AMPA, jaietako pregoia irakurriko dutenak, eta Loraldi Elkartea, txupina botako dutenak izango dira. Urduñako Kuadrillak elkartearen lana azpimarratu beharra dago aurtengo Otxomaioetan, estreinakoz kuadrrillen arteko jokoak, maiatzaren 6an, eta mozorro desfilea, maiatzaren 14an, antolatu dute. Lehen Urduñan antolatzen ziren kuadrillen ekintzak berreskuratzeko ahaleginari esker, aurten ekintza berriez gozatzeko aukera egongo da.
Askotariko ekintzak
Ohiko jarduerez gain, gastronomia lehiaketak, erraldoi eta buruhandien kalejirak, Antzinako Andra Mariren Santutegirako erromesaldiak edo herri bazkari jendetsuak , aurten bolo lehiaketa ere egingo da. Maiatzaren 6an eta 7an izango dira saioak.
Aurreko urteetan bezala, urduñarrek era askotako lehiaketetan parte hartu ahal izango dute, hala nola, ohiko Tortilla Lehiaketan eta Paella Lehiaketan.
Musika eskaintza
Musika eskaintza zabala ere antolatu da maiatzaren 5etik 14ra bitarteko egunetan. Dupla, Esne Beltza, Akerbeltz, Burbuilak, Gwaya Reggae, Placton Plays Tick eta Orquesta La Resistencia egongo dira Urduñako jaietan, besteak beste. Musika taldeez gain ere hainbat DJ egongo dira gaueko giroa animatzen.
Kontzertuen zerrenda
Maiatzak 5: Akerbeltz taldea + DJ.
Maiatzak 6: Dupla, DJ The Show Party + DJ Bihotza Konpartsaren Txosnan.
Maiatzak 8: Orquesta La Resistencia.
Maiatzak 7: Burbuilak, Gwaya Reggae, Placton Plays Tick.
Maitzak 12: Berbena Zutik.
Maiatzak 13: Esne Beltza + DJ Varro.