Urduñako Udalak Zaharberritze, Eraldaketa eta Erresilentzia Planeko funtsak eskatu ditu Antiguako Ama Birjinaren Monumentua birgaitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2023ko mai. 18a, 07:00

Argazkia: Jorge Ugalde

Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak hiru milioi eurora arteko kultura-intereseko ondasun gisa sailkatutako monumentu historikoak birgaitzeko laguntzak eskaintzen dizkie udalerriei, titulartasun publikoko eta erabilera turistikoko ondare historikoaren lehiakortasuna eta dinamizazioa hobetzeko.

Joan den maiatzaren 12an, Urduñako Udalak, Txarlazoko Ama Birjinaren Monumentuari balioa emateko estrategiaren barruan, laguntza-eskaera bat bidali zion Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioari monumentua zaharberritzeko. Laguntza-programa Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko funtsez hornitzen da, eta itzuli beharrik gabeko laguntzak ematen dizkie ondare historikoaren jabe diren autonomia-erkidegoei, udalerriei eta eskualdeei. Ondare horrek kultura-intereseko ondasun izan behar du, edozein kategoriatan: monumentua, lorategia, multzo historikoa, gune historikoa edo gune arkeologikoa.

Proposatutako lanak 2023tik 2026ko martxora bitartean egin behar dira. Finantzatu beharreko zenbatekoa 750.000 euro eta 3.000.000 euro artekoa da, eta funtsak hainbat zereginetarako erabil daitezke, guztiak ere erabilera turistikoa duen ondare historikoa mantentzeko eta birgaitzeko proiektu jasangarriekin lotuta. Hauek dira finantzatu beharreko jardueretako batzuk:

• Kultura-intereseko ondasunak kontserbatzea, mantentzea eta birgaitzea.
• Energia-eraginkortasuna hobetzea.
• Karbono-aztarna murriztea eta konpentsatzea.
• Espazioak birgaitzea eta aprobetxatzea, teknologia adimendunen bidez.

Ekimenaren xedeak 50 Interes Kulturaleko Ondasun birgaitzea aurreikusten du. Laguntzaprograma nazio osorako irekita dago, eta, beraz, lehia gogorra izango da. Ebaluazio-irizpide multzo zorrotz baten arabera puntuaziorik handiena lortzen dutenak bakarrik hautatuko dira.

Adibidez, ondasunaren egoerak premiazko esku-hartzea behar izatea balioesten da, kontserbazio-egoera eta planteatutako berreskuratze-lanen kalitatea eta bideragarritasun teknikoa direla eta. Era berean, garrantzi handia ematen zaio proiektuak udalerriko turismoeskaintza dinamizatu, eguneratu eta aberasteko duen ahalmenari.

Udalak azken urteetan Urduñan izan duen jarduera turistikoa sustatzeko estrategia globalaren barruan, Antiguako Ama Birjinaren Monumentua zaharberritzearen eta haren balioa azpimarratzearen aldeko apustu sendoa egin da. Espainian hormigoi armatuz eraikitako lehen egituretako bat da, eta 1904an inauguratu zen lehenengo bisitagarria.

Gaur egun, nahiz eta 2023ko maiatzean Kultura Intereseko Ondasun izendatu zutela berri ona izan, Monumentua oso kontserbazio egoera txarrean, hesituta eta jendearentzat itxita dago 2021az geroztik. Monumentuan egindako azken esku-hartzea 1975ekoa da, eta ordutik asko hondatu da egitura. 2003an eta 2022an espezialistek egindako txosten teknikoek Monumentuan jarduteko premia adierazten dute, haren egoerak segurtasunarriskuak ere ekar baititzake, berehala jarduten ez bada.

Monumentuari balioa emateko proiektua haren kontserbazio-egoeratik haratago doa, ondasun enblematikoa baita, ez bakarrik Urduñarako eta Bizkairako, baita Villalba de Losarako, Burgoserako eta Gaztela eta Leonerako ere, bertan baitago.

Ingurune natural paregabe batean kokatuta dago, eta hainbat erakargarritasun historiko, natural, kultural eta abar ditu, inguruaren garapen turistiko eta ekonomikorako erreferente izan daitezkeenak. Monumentua, gainera, gaurkotasun eta indarraldi osoko balioez betetako kontakizun batez inguratuta jaio eta bizi da. Balio horiek oso beharrezkoak dira gaur egun, eta indartu eta balioetsi egin nahi dira. Berrikuntza, batasuna eta erresilientzia dira horietako batzuk, eta, gainera, integrazio-eginkizuna betetzen dute, geografia-, politika- eta erlijio desberdintasunetatik haratago.

Antiguako Ama Birjinaren Monumentua gure kultura-ondarearen aberastasunaren adibide bat da. Ondare hori birgaitzeko finantzaketa behar du, eta are eta protagonista handiagoa da bisitariak erakartzeko eta Urduñako garapen turistiko iraunkorrerako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide