Urduñako Udalak hiru aukera aurreratu ditu udal igerilekuak hobetzeko

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2023ko mai. 24a, 11:31

Dauden aukerak eta baldintzak aztertu ondoren, Taper Arkitektura estudioak hiru proposamen egin ditu. Urduñako Udalak eztabaida publikora irekiko ditu aukerak.

Taper Arkitektura estudioak kontsultatu ditu, besteak beste, 2008an idatzitako Txosten Geotekniko bat, Nerbioiko Parke Linealaren proiektuak La Mueratik igarotzean izango dituen eraginak, 90eko hamarkadaren hasieran eraiki zirenetik egungo igerilekuek behar izan dituzten konponketen kopuruari buruzko dokumentuak, baita igerileku olinpikoaren egiturazko hausturak eta zerbitzuan dauden igerilekuen benetako egoera ere.

Gainera, igerilekuetan espezializatutako enpresa baten iritzia hartu da kontuan, eta ikerketak ondorioztatzen du dagoen ontziaren konponketa puntualek edo estaldurek ez luketela berme nahikorik emango.

Aukerak

Datorren hilabeteetan zehar enpresak aukera ezberdinak garatuko ditu, analisi konparatiboa egin hiru aukeren artean. Bakoitzaren abantailak eta desabantailak aztertuko dituzte hirigintzaren, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren ikuspegitik.

Udalak aukera horiek eztabaida publikora ireki nahi ditu, analisi konparatibo hori are osatuagoa izateko, eta azken erabakia herritarren iritzia ere kontuan izanda hartzeko.

Aurreikusitako ekintzen artean, uda honetan erakusketa-panealk jarriko dira igerilekuetan, bertaratzen direnek informazioa gehiago izan dezaten. Era berean, erredakzio taldeak saio ireki bat ere antolatuko du.

1. Aukera EKIALDE
Aukera honen bitartez, eremuaren uholde-arazoak hobetuko lirateke ibai-ertza ijeztuz eta birnaturalizatuz. Igerilekuen guneko erreformak ontziein berrikuntza integrala aurreikusten da. Kontuan izan beharko litzateke mikropiloteen bidez beste zimendu bat egin behar izatea. Lur gaineko instalazio-zona bat egingo litzateke, eta horrek aukera emango luke egungo ontziak partzialki handitzeko.

Uholde-arriskuaren baldintzak hobetzean eta URAri egindako planteamenduari jarraituz, egungo taberna dagoen lekuan eraikin berri bat eraikitzea ahalbidetuko litzateke. Harrera-lekua eta aldagelen eta komunen beste gune bat hartuko lituzkeela.

Urte osoan zehar parke ireki bat sortzeko aukera ematen du, eta bertan egungo aldageletako eraikinak berrerabiltzea planteatuko litzateke. Aldageletako bat taberna-
jatetxe gisa erabiliko litzateke, eta bestea parke berrian egin daitezkeen jardueretarako espazio erabilgarri gisa.

2. Aukera MENDEBALDE
Eremuaren uholde-arriskuaren baldintzak hobetzea ibilguaren egokitzapen hidraulikoan datza, edukiera handiagoa sortuz sekzioa zabalduz, eremuaren uholde-arriskuaren baldintzak hobe daitezen. Gaur egun bezalako finkatzerik ez dela gertatuko bermatzeko, kontuan hartu beharko litzateke mikrolote bidezko zimendatze berri bat. Bainugela eta aldageletarako, hegoalderago dagoen aldagelen eraikina berritzea eta birbanatzea planteatzen da.

Iparralderago dagoen aldagela-eraikinean taberna-jatetxe bat sortzeko aukera emango luke, kirol-erabilerako gune berri bati lotua, urte osoan zehar erabili ahal izango litzatekeena eta eremu hori Nerbioi Ibaiaren Parke Linealarekin eta Muera ibaiarekin ibai horretan lotzeko aukera emango lukeena.

3. Aukera HIRIGUNERA LEKUALDAKETA
Hirugarren aukera gisa, igerilekuak Urduñako erdigunetik hurbilago dagoen leku batera lekualdatzeko aukera planteatzen dute. Tokirik egokiena aztertu beharko litzateke, Plan Orokorra berrikusten ari dela aprobetxatuz. Igerileku berriak martxan izan arte, La Muerako igerilekuak erabiltzen jarraituko litzateke, gaur egun erabiltzen diren bezala. Kokapen berri batek konplexu bat sortzea ahalbidetuko luke modernoa eta abiapuntuko baldintzarik gabea, inguruko beste kirol-ekipamendu batzuekin erlaziona daitekeena. Horrela, konplexu berri batek egungo kokapenak baino zerbitzu gehiago izan ditzake, eta instalazioek beste tamaina bat izan lezakete, baita etorkizunean estali ere. Bi bainu-eremu hartu dira kontuan, bata txikienentzat eta bestea igeriketarako. Lursailaren hegoaldean, solarium- eta askaldegi-eremu handi bat dago, zabu-gunearekin. Eremu hori urte osoan zehar erabil daiteke, esparruaren mugaketa-plantementuaren eta hesien arabera.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide