Ekainaren 23an ospatuko da aurtengo San Juan azoka Urduñan

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2024ko eka. 19a, 07:00

Tradizio handiko azoka da sanjoanetan antolatzen dutena./ Aiaraldeaa

Aurten ere Olaran elkarteak San Juan azoka antolatu du, abeltzaintza, nekazaritza eta artisautza izango dira Urduñako protagonista ekainaren 23an. Hurritz Makilen Lehiaketa egingo da lehen aldiz.

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.

Ohikoa den bezala, aurten ere Olaran elkarteak San Juan azoka egunetako egitarau oparoa antolatu du. Xaroles abereen erakusketa izango da nagusi, eta abeltzaintza azienda salerosketaren inguruko informazio gehiago behar edo nahi izanez gero Olaran elkarteak hurrengo zenbakiak jarri ditu eskura: 686 679 996 eta 648 294 521.

Euskadiko Zaldi Aziendaren erakusketa, Nekazaritzako Makina-erakusketa, Enkarterriko txakur billanoaren erakusketa eta Sutako ferraketa erakusketa egongo dira beste ekintza askoren artean. Ezin ahaztu, artisautza zein nekazaritza-elikagaien feria egongo dela hilaren 23an. Umeek zaldian ibiltzeko aukera ere izango dute, eta egun osoan zehar Herri Folklorea ere egongo da.

Herri Bazkaria

15:00etan herri bazkaria egingo da Josefinos Antzinako Andra Mari ikastetxearen frontoian. Bertaratu nahi dute herritarrek 656 723 747 edo 689 410 069 zenbakietan egin beharko dute erreserba ekainaren 23ko 13:00 baino lehen. 22 euroko prezioa izango du bazkariak.

Hurritz Makilen Lehiaketa

Aurten lehen aldiz, Hurritz Makilen Lehiaketa egongo da San Juan azokaren baitan. Sari banaketa 12:00etan egingo da eta hiru sari mota egongo dira. Lehen eta bigarren makila multzo hoberenaren sariak, lehen eta bigarren makila hoberenaren sariak eta bertako multzo hoberenaren saria.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide