Ostegunean eta atzo Agua Salada eta Arbieto futbol zelai inguruan egon dira Alex de la Iglesiaren produktoraren pelikula grabatzen. Astelehenean, hilaren 30ean eta 31n Paseo de la Antiguan eta Nafarroa kalean egongo dira, barruko grabaketetan, nahiz eta horrek errepide zein oinezkoen mozketak puntualak eragin ditzan. Abuztuaren 1ean, 2an, 5ean, 6an eta 7an ere bertan jarraituko dute.
Abuztuaren 12an, 14an eta 14an Olaso jauregian egongo dira langileak, eta azkenik, abuztuaren 23an ere Olaso jauregian bukatuko dute grabaketa.