Aste honetan, zehazki hilaren 11tik aurrera, Urduñako Udalak udalerriko Bide Publikoen Inbentarioaren berri emango du herritarrentzat irekiak izango diren hainbat informazio saioren bidez, bai erdigunean bai administrazio-batzarretan.
Udal-titulartasuneko bide publikoen sarea jaso, identifikatu eta deskribatzen duen lehen dokumentu teknikoa da hau, hirian egindako lehena, eta udalerriari erabilera eta kudeaketa argia ematea izango du helburu; erregistro ofizialik ez egotearen ondorioz sortutako gatazkak saihesteaz gain.
“Lan honi esker, guztira 128 kilometro bide trazatu ahal izan dira, iturri historikoak, landa-lana eta tresna teknologikoak konbinatuz, trazadura bakoitzaren izaera publikoa edo pribatua den zehaztuz. Orain, hori guztia gure bizilagunei helaraziko diegu”, azaldu du Iker Santocildes alkateak.
Aurkezpenen egutegia
Horiek horrela, eta herritarrek inbentarioa ezagutu dezaten, eta dituzten ekarpenak eta zalantzak jaso argitzeko helburuarekin, Udalak hiru saio antolatu ditu ekainaren 11n, 15ean eta 18an. Lehen saioa ostegun honetan izango da, Mendeikan, eta Lendoño Goiti eta Lendoño Beiti herriguneei buruzko edukiak ere jorratuko dira. Hilaren 15ekoa Belandian izango da, eta hilaren 18koa Urduñako Alondegian. Bilera guztiak 18:30etik aurrera egingo dira, eta bakoitzak gune bakoitzari dagozkion gaiak baino ez dira landuko.
Edonola ere, alegazioak aurkezteko epea zabalik mantenduko da abuztuaren 17ra arte, auzokideek eta jabeek informazioa berrikusi eta dituzten ekarpenak egin ahal izateko.
Gaurkoa antolatu eta etorkizuna zainduko duen proiektua
Bide Publikoen Inbentarioak udalerriaren behar historiko bati erantzuten dio, orain arte ez baitzegoen bide horien titulartasuna zehazteko erreferentzia gisa balio zuen dokumentu ofizialik. Egoera horrek hamarkadetan zehar sortu izan diren gatazketan oinarri tekniko komunik gabeko bitartekaritza izatea behartu du. Orain, eta lan horri esker, Udalak tresna bat izango du bide horiek irizpide objektibo eta dokumentatuekin kudeatzeko, hauen erabilera
eta kontserbazio egokia bermatuz.
Horrez gain, egungo errepide sarea jasotzeaz gain, inbentarioak Urduñako ondare historiko eta soziala zaintzen ere lagunduko du; bide horietako asko udalerriaren memoria kolektiboaren parte direlako eta belaunaldiz belaunaldi erabili izan direlako auzoak, baserriak eta espazio naturalak lotzeko.