Urduña Bizi sortu da, Urduñako merkatarien elkarte berria

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2026ko ekainaren 12a

Elkartea gaur bildu da alkatearekin, etapa berri honen hasiera markatuko duten helburuak, lan ildoak eta lehen ekimenak partekatzeko.

Dendak, ostalaritza, zerbitzuak, enpresak eta profesionalak Urduñako eguneroko pultsuaren parte dira. Orain, sare ekonomiko horrek beste urrats bat eman du norabide argi bati jarraituz: aukera berriak sortuko dituen eta dinamikoagoa eta erakargarriagoa izango den hiri bat eraikitzea. Ahalegin guzti horretatik sortu da Urduña Bizi, hiriko Merkatarien Elkarte berria.

“Udaletik prozesu guzti honekin lagundu diegu, eta ildo horretatik jarraituko dugu, hiri bizi, dinamiko eta erakargarri bat guztion artean eraikitzen delako”, aurreratu du Iker Santocildes alkateak. Izan ere, kolektibo berri honen bokazioa Urduñako eragile ekonomikoen artean indarrak batzea da, aukera berriak sortuz eta hiriko merkataritza eta enpresa jarduera indartuz.

Gauzak horrela, eta behin elkartea sortuta, kideek lehen bilera ofiziala egin zuten atzo arratsaldean Alondegian, eta gaur elkartea alkatearekin bildu da etapa berri honen hasiera markatuko duten helburuak, lan ildoak eta lehen ekimenak partekatzeko.

“Urrats garrantzitsua da hau tokiko sare ekonomikoa indartzeko, bai eta elkarrekin lan egiteko jarduera handiagoa, aukera gehiago eta bizitza eta dinamismoa erakartzeko gaitasun handiagoa duen Urduña baten alde”, gogorarazi du Santocildesek.

Zentzu horretan, Udalak proiektuarekin bat egitera animatzen ditu hiriko eragile ekonomikoak, lankidetza egonkorrerako gune bat sendotu eta sinergia berriak sortzeko Urduñaren mesedetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide