Orain arte bonu denda kanpainara atxikitu gabeko Urduñako negozioek uztailaren 1etik aurrera udazkeneko deialdiarekin bat egin dezakete

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2026ko uztailaren 10a

Irailaren 5etik azaroaren 30era bitartean garatuko den ekimenarekin bat egin nahi dutenek uztailaren 24ra arte izango dute izena emateko epea zabalik.

Urduñako Udalak prest du jada udazkeneko Bonu Denda kanpaina, irailaren 5etik azaroaren 30era bitartean egingo dena. Parte hartu nahi duten hiriko establezimendu eta negozioek uztailaren 1etik 24ra bitartean eman ahal izango dute izena (biak barne), herritarren arretarako bulegoan (Kale Zaharra 2).

Edonola ere, Udalak gogorarazi nahi du joan den udaberrian atxikitako establezimenduek ez dutela eskaera berririk aurkeztu beharko. Inskripzioa automatikoki berrituko baita udazkeneko deialdi honetarako, baja berariaz eskatzen ez bada.

Horiek horrela, udal-programak 5 euroko dirulaguntza emango du atxikitako lokaletan egindako 25 euroko erosketa bakoitzeko. Kontsumitzaile bakoitzak gehienez bi bonu erabili ahal izango ditu NAN bakoitzeko, eta gutxieneko gastua 50 eurokoa izan beharko da biak batera trukatzeko. Bonuak ezin izango dira eskudirutan trukatu, ezta transferitu ere.

Behin kanpaina amaituta, negozio eta establezimendu parte-hartzaileek abenduaren 18a baino lehen entregatu beharko dizkiote Udalari trukatutako bonuak eta salmenta-tiket bakoitzaren kopia. Epez kanpo aurkeztutako bonuak ez dira ordainduko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide