Irailetik aurrera, Iker Santocildes Urduñako alkateak bisita-bira bati ekingo dio hiriko auzoetatik zehar, hiritarrekin harreman zuzena estutzeko eta
eremu bakoitzeko beharrak bertatik bertara ezagutzeko xedearekin. Udalak entzute aktiboan oinarritutako hurbileko kudeaketaren alde egindako apustua sendotze aldera, alkateak 34 bilera bideratu ditu hiritarrekin joan den otsailaren 3an “Alkatearekin berbetan” ekimena abian jarri zenetik; harrezkero euren kontsultak, proposamenak eta kezkak jasoz.
“Hiritarrak entzutea da auzo bakoitzaren benetako beharrak ezagutzeko eta, guztion artean, Urduña hobetzen jarraitzeko modurik onena. Bisita hauen bidez, auzoekiko elkarrizketa hori indartzen jarraitu nahi dugu, udal-kudeaketa gure hiritarren egunerokotasunera hurbilduz”, adierazi du alkateak.