Hasi dira Nerbioiko Parke Linealaren hegoaldeko konexioa egiteko lanak Urduñan

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2026ko uztailaren 22a

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako eta Udalarekin lankidetzan egindako esku-hartze honi esker, urratsak emango dira hiria eta Delika ibilbide berde seguruago eta irisgarriago baten bidez lotzeko.

Urduñak urrats berri bat eman du Nerbioiko Parke Lineala errealitate bihurtzeko. Udalak dagoeneko hasi ditu hiria eta Delika lotuko dituen ibilbide berde horren hegoaldeko konexioa egiteko lanak. Ekimen honek oinezkoen eta bizikleten mugikortasuna hobetuko du, eta udalerriko hainbat punturen arteko lotura indartuko du, Amurrioko mugatik Landatas auzora bitarteko 295 metroetan zehar.

“Ibilbide berri honek mugikortasun jasangarriagoa bultzatzen lagunduko du, oinez eta bizikletaz egindako joan-etorriak sustatuz, eta gure hiriko ingurune naturalari eta paisajistikoari balioa emango dio. Zalantzarik gabe, auzoen arteko lotura hobea bultzatuko du, eta inguruneaz modu seguruagoan eta irisgarriagoan gozatzeko aukera emango duen espazio baten eguneroko erabilera erraztuko du”, nabarmendu du Iker Santocildes alkateak.

Hilabeteko exekuzio-epea eta 104.031,04 euroko inbertsioa duten lan horiei esker, egungo trazadura egokitu eta hobetuko da, erabiltzaileen segurtasuna, irisgarritasuna eta erosotasuna bermatzeko asmoz. Besteak beste, bidea atontzeko lanak egingo dira, zorua eta drainatzea hobetuko dira, eta ibilbideko seinaleak berrituko dira.

Konexio berri honi esker, hiria ibilbide berdeen sare batean integratuko da, eta horrek hainbat herrigune eta gune interesgarri lotuko ditu ibilbide seguru eta irisgarrien bidez. Horrenbestez, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Urduñako Udalak jasangarritasunarekin eta lurralde-kohesioarekin duten konpromisoa berretsi dute, Nerbioiko Parke Lineala sendotzeko bidean, espazio honek mugikortasun jasangarria bultzatzeaz gain inguruko natura-ondareari balioa ematen baitio.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide