Jai batzordea deitu du Urduñako Udalak, 2027ko otxomaioak diseinatzen hasteko

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala

Saioa datorren astelehenean izango da, irailaren 21ean, 18:00etan. Bilerak maiatzaren 7tik 16ra ospatuko diren jaietako lehen zirriborroa aurkezteko eta hiritarrei irekitako lan-talde tematiko berriak bultzatzeko balioko du.

Hasi dira 2027ko Otxomaioak forma hartzen. Urduñako kaleak jai giroan murgiltzeko hilabete batzuk falta diren arren, Udala hurrengo edizioa
hiritarrekin batera prestatzen ari da dagoeneko. Hori dela eta, Jai Batzordearen lehen bilera deitu du datorren astelehenean, irailaren 21ean, 18:00etan, Alondegian. “Espazio hau irekia da elkarte, koadrila, kolektibo eta hiritar guztientzat, Otxomaioak modu parte-hartzailean diseinatzen hasteko. Hiritarrek egitarauan eta ekimen berrietan parte hartze aktiboa izatea oso garrantzitsua baita”, azaldu du Uxue Mendibil Kultura zinegotziak.

Saioan zehar, lanaren lehen zirriborro bat aurkeztuko da, maiatzaren 7tik 16ra ospatuko diren 2027ko Otxomaioetarako egutegi eta egun tematikoen hasierako proposamenekin. Nolanahi ere, Udalaren helburua proposamenak jasotzea eta ideiak kontrastatzea da, hiritarren interesei eta ekarpenei erantzungo dieten jaiak guztien artean eraikitzeko parte-hartze prozesu bat abiatuz.

Aztertuko diren gaien artean daude, besteak beste, egun tematikoen banaketa, dagoeneko finkatuta dauden jardueretan egin daitezkeen hobekuntzak eta publiko ezberdinei zuzendutako proposamen berriak. Izan ere, helburu nagusietako bat parte-hartze guneak indartzea izango da, bereziki haurtzaroari, familiei, adinekoei eta koadrilei zuzendutakoak, jai anitzak, inklusiboak eta hiritar guztiei irekiak eraikitzen jarraitzeko. “Neskatxo eta mutiltxoei zuzendutako ekintzak zabaltzeko egun berezi bat proposatuko dugu; horrez gain, gure adinekoak omentzeko ekitaldiak antolatuko ditugu, gure Otxomaioetako oroimena
balioesteko”, aurreratu du zinegotziak.

Lan-metodologia berria

Horrez gain, bilerak Jai Batzorderako lan-metodologia berria aurkezteko ere balioko du. Hemendik aurrera, saioak gaika antolatuko dira, parte-hartzaileek gehien interesatzen zaizkien esparruetan parte har dezaten eta proposamenak sakonago landu ditzaten. “Eredu honekin topaketa arinagoak eta dinamikoagoak bultzatu nahi ditugu, talde bakoitzean sortutako ideiak 2027ko Otxomaioen diseinu orokorrean txertatzea errazteko”, nabarmendu du Mendibilek.

Hiritarren inplikazio handiagoa lortzeko, planteamendu berri honekin interesdunek egun berean saio batean baino gehiagotan parte hartu eta jaietako egitarauaren hainbat arlotan lagundu ahal izango dute. "Urduñako elkarte, kolektibo, koadrila eta hiritarrak animatu nahi ditugu lehen bilera honetan parte hartzera, Otxomaioak gure hiriaren nortasunaren ospakizun anitz, parte-hartzaile eta adierazgarri bihurtzen jarraitzeko ideiak eman ditzaten", adierazi du zinegotziak.

Txosna Batzordea

Jai Batzordeaz gain, Udala Txosna Batzordearekin ere bilduko da datorren astelehenean, 19:15ean, Alondegian. Topaketa horrek jaietan txosnen instalazioa eta funtzionamendua arautuko dituen etorkizuneko udal-ordenantzaren izapideen egoera azaltzeko balioko du.

Saioan ere, orain arte egindako lana azalduko da; besteak beste, parte-hartze prozesuan jasotako ekarpenen eta alegazioen analisia, eta testuari egindako aldaketa nagusiak. Horrez gain, dokumentua onartzeko aurreikusten diren hurrengo urratsak zehaztuko dira.

“Araubide egonkor eta adostu baterantz aurrera egin nahi dugu, lehen aldiz txosnetarako araudi orokor bat izateko; horrela, egindako ekarpen guztiak entzun, aztertu eta behar bezala erantzun direla bermatzea lortuko dugu”, gehitu du Uxue Mendibilek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide