Urduñako Merkataritza Azokak formatu berria estreinatuko du tokiko erosketak bultzatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala

Azoka irailaren 27an, igandean, izango da, Urduñako Krosaren egun berean.

Urduñako herritarrek hitzordu berezia izango dute irailaren 27an. Hiriak Merkataritza Azokaren edizio berri bat hartuko du, formatu berrituarekin; izan
ere, ekimen berria ohiko Aukera Azoka ordezkatzera dator, tokiko merkataritzaren eta jarduera ekonomikoaren erakusleiho bihurtzeko asmoz.

Gauzak horrela, urtero bisitari ugari erakartzen dituen Urduñako Krosaren ospakizuna aprobetxatuz, saltokiek, zerbitzu-enpresek, artisautzako profesionalek eta tokiko ekoizleek stockeko edo saldoko hainbat produktu eskainiko dituzte, edota beren zerbitzuen erakusgarri bat jarriko dute ikusgai euren merkataritza-ordutegian, 10:00etatik 14:00etara.

“Formatu berri honekin, URDUÑA BIZI saltoki eta enpresen elkarte berriak Urduñako tokiko ekonomiaren kalitatea, aniztasuna eta dinamismoa balioan jarri nahi du. Gainera, jende asko bilduko dela aprobetxatuz, tokiko negozioei ikusgarritasun handiagoa eman nahi zaie”, azpimarratu du Iker Santocildes alkateak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide