Urduñako Udalak aldi baterako mugatuko du ikasketa-gelaren erabilera, eta lanegunetan baino ez da zabalik egongo, asteburuetan instalazioen erabilera okerra egon dela antzeman ondoren.
Horiek horrela, aste honetatik aurrera gela astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 08:00etatik 20:00etara. Bien bitartean, Udala konponbideak aztertzen ari da, gela irekita egotea eta erabiltzaileen aldetik erabilera arduratsua izatea bateragarri egiteko.
Neurria aldi baterako izango da, eta indarrean jarraituko du gunea egoki eta ezarritako helbururako erabiltzen dela bermatuko duen sistema bat ezarri arte.
Ikasketa-gelaren inguruan edozein zalantza edo argibide izanez gero, herritarrek Urduñako Udaleko Kultura Sailera jo dezakete.