Ferrero Rocherrek Urduña hautatu du bere Gabonetako kanpainarako

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala

Hala nahi duten guztiek hautagaitzaren alde botoa emanez erakutsi ahal izango diote babesa hiriari, gaurtik hasi eta datorren azaroaren 8ra arte.

Urduñako historiak, paisaia paregabeek eta herria blaitzen duten tradizioek, bertako herritarren abegikortasunarekin batera, Ferrero Rocher-en Juntos Brillamos Más 2026 ekimen ezagunean parte hartzeko hautatutako udalerrien artean kokatu dute hiria. Egitasmo herrikoi honek, Eguberri bakoitzean, nortasun sendoa eta komunitateizpiritu bizia duten herriak jartzen ditu erdigunean.

Aurreko edizioetan bezala, kanpainak udalerri irabazlearen kaleak argiz jantziko ditu Eguberri hauetan, eta hautatutako udalerria guztiz berezi bihurtuko du datorren abenduan.

Urduñak bide honetan aurrera egiten jarraitzeko eta Eguberri hauetan distiratsuena izango den herria izateko aukera edukitzeko, fase erabakigarria hasiko da orain: herritarren bozketa.

Une honetatik hasi eta datorren azaroaren 8ra arte, Urduñari maitasun berezia dioten guztiek keinu soil batekin erakutsi ahal izango dute euren babesa: hautagaitzaren alde bozkatuz Ferrero Rocherren webgune ofizialean.

“Ekimen honek aukera paregabea ematen digu Urduñaren irudia estatu osoan zabaltzeko eta gure hiria berezi egiten duen hori guztia partekatzeko. Gainera, hautaketa hau ezusteko pozgarria izan da, antolakuntzak zuzenean aukeratu baitu Urduña. Orain, herritarrek eurek eta gure hiriari lotura berezia dioten horiek guztiek bat egitea eta lehen fase honetan gogo handiz parte hartzea nahi dugu”, adierazi du Iker Santocildes alkateak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide