Urduñako Udalak kudeaketa ekonomikoa sendotu eta funtsezko zerbitzuak hobetzen darrai

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala

Atzo arratsaldeko ezohiko osoko bilkurak herriko finantzen ibilbide ona ziurtatu du, zahar-egoitzako lanak onartu ditu eta turismo-tasaren ordenantza abiatu du.

Urduñako Udalak beste urrats bat eman du herriko zerbitzu publikoak hobetu eta udalaren ekonomia-kudeaketa indartzeko. Hain zuzen, atzo arratsaldean egindako ezohiko osoko bilkuran, 2025ean onartutako Ekonomia eta Finantza Planaren jarraipen-txostena aurkeztu da, eta argi gelditu da udal-kutxa ongi dabilela. Izan ere, datuek erakutsi dute Udalak goitik behera bete dituela foru-araudiak zehaztutako hiru helburuak: aurrekontu-egonkortasuna, gastu-araua eta zorpetze-maila.

Emaitza horiek lortzeko, ezinbestekoak izan dira ekonomia eta finantza planak berak jasotako neurriak; hain zuzen, 330.000 euroko inbertsio bati eta hori ordaintzeko maileguari uko egitea dakarren plana. Kutxaren erabilerak argi utzi du hartutako konpromisoak bete direla eta kudeaketa ekonomikoa sendoa eta zentzuzkoa dela; izan ere, urtea soberakinarekin eta oso zor txikiarekin amaitu da (finantza-sarrera ez-ohikoen % 9,15ekoa baino ez, legeak jartzen duen % 60ko mugatik oso behera).

Udal-kutxaren bilakaera onari esker, Udalak funtsezko zerbitzuak hobetzen jarraitu ahal izan du. Horren erakusgarri da gaur bertan onartutako 69.637,26 euroko inbertsioa, udalaren zahar-egoitzara bideratuko dena. Udalak berak pilatutako aurrezkiekin ordainduko diren lan horiei esker, zentroko instalazioak berrituko dira (ohe berriak erosiz eta bainurako aulkiak jarriz) eta oinezkoentzako sarrera bat eraikiko da, egoitzarako sarbidea erraztu eta, bide batez, bertako erabiltzaileen erosotasuna, irisgarritasuna, arreta-kalitatea eta ongizatea hobetzen laguntzeko.

Turismo-tasaren ezarpena

Era berean, behin-behineko argi berdea eman zaio Urduñako turismo-egonaldien gaineko zerga arautuko duen ordenantzari, Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako foru-araudia ezarriz.

Gauzak horrela, 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera, herriko turismo-ostatuetan gaua igarotzen dutenek zerga hori ordaindu beharko dute. Zerga kudeatzea, berriz, establezimenduen beren zeregina izango da, haiek arituko baitira bitartekari gisa diru-bilketan.

Ordenantza honek hotelei, pentsioei, turismo-apartamentuei, nekazalturismoei, aterpetxeei, kampingei eta turismo-erabilerako etxebizitzei eragingo die. Halaber, hainbat zerga-salbuespen jasoko ditu egoera bereziki zaurgarrian daudenak babesteko, baita osasun-, hezkuntza- edo gizarte-arrazoiengatiko egonaldiak babesteko ere.

Orain, behin-behineko onarpen honen ostean, testua jendaurrean egongo da 30 lanegunez, herritarrek erreklamazioak edo iradokizunak aurkeztu ahal izan ditzaten betiko onartu aurretik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide