Urduña lehen aldiz izango da Fair Saturday ekimenean, AEFATen lana babestuz

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala

Datorren azaroaren 28an hartuko du parte hiriak ekimen kultural eta solidario honetan, musika, dantza eta konpromiso soziala uztartuko dituen jardunaldi batekin.

Aurten, lehen aldiz, Urduñak Fair Saturday mugimendu kultural eta solidarioarekin bat egingo du, udazkenero kultura gizarte-proiektuen zerbitzura jartzen duen ekimenarekin. Kausa sozial bati ikusgarritasuna emateko asmoz, Udalak Ataxia Telangiektasiak Kaltetutako Familien Elkartea (AEFAT) proposatu du azaroaren 28an hirian egingo den edizioko onuradun gisa.

“Fair Saturday mugimenduaren filosofia ideia soil batetik abiatzen da: kulturaren indarra baliatzea gizartean eragina izateko. Gure hirian, jarduera artistiko eta kulturalak tresna bihurtuko dira gaixotasun hau eta gaixoen zein haien familien beharrak gizartera gerturatzeko. Ekimen honen bidez, gizarte inklusiboago, solidarioago eta aniztasunarekin konprometituago baterantz urratsak ematen jarraitu nahi dugu”, azaldu du Uxue Mendibil Kultura zinegotziak.

Lehen edizio honetan, eta AEFATek egiten duen lana ezagutarazteko asmoz, herriko elkarteek eta eragileek bat egingo dute ekimenarekin, egitarau zabal hau prestatuz: dantza-poteoa, herriko taldeen kontzertuak Foru plazan, eta Gazte Asanbladak herriko DJekin antolatutako GUDA DANTZA. Proposamen kultural eta parte-hartzaile horrek emango dio amaiera jardunaldiari, non kultura sentsibilizaziorako, elkartasunerako eta elkarte honi zein ordezkatzen dituen familiei babesa emateko tresna bihurtuko den.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide