Pentsatu eta ekin

Erabiltzailearen aurpegia Urko Izquierdo Ereño 2017ko urr. 30a, 21:47

Think globally, act locally. Esaldi horrek jendeak planeta osoaren osasuna kontuan hartuta, eta hau hobetzeko asmoz, bere komunitate eta hirietan jardutera animatzen du. Argi dago esaldi horrek bere osotasunean adierazi nahi duena aurrera eramatea ezinezkoa dela. Hala ere, beharrezkoa eta posiblea dena, norberak edozein arlora bideratuta bada ere, zerbaitegatik arduratzea eta zer edo zer horregatik jardutea da.

Nerbioi ibaiaren egoera salatzea eta hobetzen saiatzea esaldi horretan barneratu daiteke, nire ustez behintzat. Ibaiaren egoera, osasuna, flora, fauna, araztegiak, isurketen kudeaketa, salaketak, erantzukizunak, uraren kalitatea eta abarren ardura zeini dagozkion. Borroka horretan, herritarrok erantzunkizuna eskatu behar diegu erakundeei eta enpresei, haien guztien errua delako gure errekaren egoeraz ezagutzen duguna. Horren adibidea da gaur egun oraindik ere Laudion eta Amurrion araztegirik ez edukitzea, eta orain dela hilabete bat Saratxoko industrialdean gertatutako isurketa hiltzailea.

Mundu guztiaren ustetan ibaiaren egoera oso txarra da. Hortaz, kutsadura atmosferikoagatik, TTIPagatik, birziklapenagatik, mugikortasunagatik, frackingagatik, edo ibaiarengatik ere, Think globally and act locally.

Baina garaiz egin ezazue!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide