Elkarlanean aritzeko prest

Urtzi Vergara Belaustegigoitia, EAJren ekitaldi batean. / Aiaraldea.eus

Legegintzaldi berria hasi zenetik sei hilabete baino ez dira igaro. Orain arte ez dago alderdi bezala konta dezakegun nobedade askorik. Kargu-hartzean esan genuenez, lau urte hauetan erronka handiak ditugu etorkizunari begira, elkarlanean aritzeko eta gure bizilagunen bizi-kalitatea hobetuko duten akordioak lortzeko gaude.

Argi dago Udaleko gehiengoa egungo gobernu-taldeak duela, baina gure eginbeharra da akordioak betetzen direla zaintzea eta, era batera edo bestera, gure programaren zati bat gauzatzen saiatzea. Ez ginen ados jarri tasei eta zergei dagokienez; izan ere, gobernu-taldearen proposamena horiek igotzea izan zen, eta gureak, berriz, izoztea, gure programan esan genuenez.

Datozen egunetan aurrekontuen eztabaida izango dugu. Horretarako, gure adinekoen segurtasuna hobetzeko proposamenak egin ditugu, herritarrena oro har, baita udal langileena ere, herritarrekiko komunikazioa hobetzeko, eta haur-parkeak berritzeko.

Orain arte horrela izan ez bada ere, gustatuko litzaiguke datozen urteetan Udalaren eguneroko lanean gurekin kontatzea. Herriaren alde eta herriarentzat, herri euskaldun, solidario eta guztion bizi-kalitatea hobetuko duen Arrankudiaga-Zollo baten alde lan egiteko konpromisoa berretsi nahi dugu.

Bukatzeko, gure desiorik onenak guztiontzat, jai zoriontsuak eta urte barri on!!!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide