2024aren amaieran, azken urte honen balantzea egin behar da, ezer gutxi esan dezakegu... Aurrekontuak onartzetik hasi ginen, gure proposamen guztiak onartu ziren, gutxi jarri dira martxan, baina bai garrantzitsutzat jotzen genuena, hau da, Udalak herritarrekin duen hedapen-kanala abian jartzea. Urte honetan hainbat proposamen egin ditugu: garrantzitsuena 10.000 euroko aurrekontu-partida bat hornitzea izan zen tximiniak garbitzeko laguntzetarako, gaur arte erantzunik gabe egon dena eta oso beharrezkoa iruditzen zaiguna.
Beste behin ere, azken urteetan zergen igoera bat izan dugu, EAJk kontrako botoa eman du, eta oraindik ez dira igo hondakinen gaineko zergak. Aipagarria da Oxinbururen inaugurazioa. Kultur eraikin hori bideragarritasun, kudeaketa eta mantentze planik gabe egin zen, eta kostu handia izan du... baina dagoeneko irekita dago! Gobernu taldearekin batera lan egiteko prest gaudela askotan esan dugu, baina beste behin ere ikusi dugunez, EH Bilduko taldea ez dago prest gurekin lan egiteko, partekatzen duten informazioa behin dena lotuta daukatenean ematen digute.
Zoritxarrez eta penaz esan dezakegu ez dugula interesik ikusten egunerokoa gurekin partekatzeko. EAJtik Arrankudiaga Zolloko herritarren bizitza hobetzeko proposamenak egiten jarraituko dugu.
Zorionak eta urte berri on!!!