Errusia eta Bielorrusiako 12 ume hartu dituzte Gabonetan Aiaraldean, Bikarteren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2015ko abe. 22a, 11:15

Errusia eta Bielorrusiako umezurztegietan eta familia txiroetan bizi diren 37 neska-mutil heldu dira Euskal Herrira. Euskal familiekin ospatuko dituzte Gabonak, Bikarte elkartearen bitartez.

Errusia eta Bielorrusiako umezurztegietan eta familia txiroetan bizi diren 37 neska-mutil heldu dira Euskal Herrira. Euskal familiekin ospatuko dituzte Gabonak, Bikarte elkartearen bitartez.

37 ume eta gazteak bi taldetan heldu dira: lehenengo taldean Errusia eta Bielorrusiako 32 neska eta mutil etorri ziren, abenduaren 14an. Bestalde, gainerako bostak Nizhnevartovsk errusiar eskualdetik heldu ziren, pasa den igandean, abenduaren 20an.

12 ume Aiaraldean

Gipuzkoan, zazpi harrera familia daude, 17 Araban eta 13 Bizkaian, eta urtarrilaren 17ra arte egongo dira umeak.

Aiaraldeari dagokionez, Laudiora 5 ume etorri dira, Amurriora beste 5 eta Arespalditzara 2.

Harrera solidario horri esker, urtez urte ume horien osasunean eta hazkuntzan hobekuntza nabarmenak jazotzen dira. Izan ere, datozen umeak umezurztegietan eta familia txiroetan bizi dira, muturreko klima jasaten edo kutsatutako tokietan.

Laguntzeko deialdia

Bikarte Elkarteak familia berrien bila dabil, euren etxeetan har ditzaten Errusia eta Bielorrusiatik etorritako ume horiek, hurrengo uda igarotzeko. Izan ere, hogei bat ume Errusiar eta Bielorrusiar prest daude -7 eta 9 urte bitartekoak- 2016ko uda euskal familiekin emateko.

Haien etxeetan umeak hartzeko prest dauden familia berriak harremanetan jarri ahalko dira elkartearekin hainbat modutan: 687 86 03 95 (Araba), 605 70 90 19 (Bizkaia) eta 605 70 90 22 (Gipuzkoa) telefonoetara deituta edo bikarte@yahoo.es helbide elektronikora mezu bat bidaliz.

Horrez gain, www.bikarte.com web-orrialdean eta Facebook-eko orrialdean kausa solidario horri buruzko informazio gehiago aurkitu daiteke.

Hemen ematen duten denboraz gain, harremana mantentzen dute telefono eta postaz. Hori dela eta, familia gehienek harrera errepikatzen dute, umea edo gaztea den hartutako neska edo mutila adin nagusira heldu arte.

Bikarte Abanto eta Zierbenan egoitza duen Ongintzako Elkartea da eta hainbat familia bazkide ditu Euskal Herrian.

2007. urtean Eusko Jaurlaritzak Onura Publikoko Elkartea izendatu zuen. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzaren, aldundien eta udal batzuen laguntza jasotzen du. Etorritako umeak Osakidetzako babes sanitarioa daukate, haurrentzako hortzetako arreta plana barne.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide