Unai Albizuak CD Tenerifen jokatuko du hurrengo denboraldian

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2014ko uzt. 29a, 11:27

Athletic Clubek, Unai Albizua utzi dio CD Teneriferi, aurreko urtean Liga Adelanten -2. maila- hamaikagarren postuan geratu zen taldeari. 25 urteko zentralak, talde bilbotarrarekin jokatu ez zituen minutuak jokatzea espero du bere talde berriarekin.

Laudioko jokalariak, pasa den denboraldian debuta egin zuen estatuko futbol maila gorenean, Atletico de Madrid-en aurka. Baina aurretik, 2.B mailan 90 partidu pilatu zituen Bilbao Athletic-eko kapitain gisa eta “playoff” bi kanporaketa jokatu zituen Liga Adelantera igotzeko.

Athletic Clubek, Unai Albizua eman dio CD Teneriferi, aurreko urtean Liga Adelenten hamaikagarren postuan geratu zen taldeari. 25 urteko zentrala, talde bilbotarrarekin jokatu ez zituen minutuak jokatzea espero du bere talde berriarekin.

Laudioko jokalariak, pasa den denboraldian debuta egin zuen estatuko futbol maila gorenean, Athletico de Madrid-en aurka. Baina aurretik, 2.B mailan 90 partidu pilatu zituen Bilbao Athletic-eko kapitain gisa eta “playoff” bi kanporaketa jokatu zituen Liga Adelantera igotzeko.

Denboraldi aurre partiduetan CD Teneriferekin estreinatu bezain pronto, gola sartu zuen, korner bat atera eta buruz errematea egin ondoren. Lan bikaina egin zuen defentsa zereginetan, jokatu zituen 69 minutuetan zehar. Hori dela eta, esperantza handia jarri dute Tenerife taldeko batzorde ordezkariek Laudioko zentral honetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide