IRITZIA

Mediku onak ala euskaldunak?

Erabiltzailearen aurpegia Uztai Largatxa 2022ko eka. 21a, 09:00

Medikuntzako ikasleek Leioako kanpusean eginiko elkarretaratze baten irudia. / Zuzeu

Azken egunotan agintari baten ahotik entzun dugu familia medikuok ez dugula lanik egin nahi, Osakidetzako lan-eskaintzak baztertu eta atzerrira ihesi joaten garela. Are gehiago, 11 urteko formakuntzaren ostean batzuok hilabete sabatikoak hartzen ditugula leporatzen digute! Besteren batek, aldiz, ihesa erbesteagatik ordezkatu eta euskara-eskakizunen gain jartzen du ardura. Tira, ados jarri beharko dira: zer gara familia medikuak, nagiak ala zapalduak?

Ba, ez bata, ez bestea ere. Beste langileren iguala egiten dugu, lan baldintzei so egiten diegu lan-eskaintzak onartu aurretik. Eta zera da EAEn aurkitzen duguna: urteetan zehar pobretu eta indargabetutako lehen arretan nahi gaituztela, egunero hamarnaka ekintza mediko osatu, burokrazian ito eta gaixo bakoitzeko exkax suertatzen diren 5-10 minutuko zitetan hainbat arazo konpondu ditzagula. Azken horri helduta, ohikoan garrantzitsua den faktore bat, ezinbestekoagoa bihurtzen zaigu: komunikazioa, baita horren funtsa den hizkuntza ere. Gaixoek euskaraz mintzatzeko eta artatuak izateko eskubidea dute eta, guk, langile publiko garen heinean, hori bermatzeko beharra. Baina ez hori bakarrik, osasun-arreta on bat eskaintzea da gure betebeharra, pazienteen arazo, nahi eta itxaropenak ulertu eta eurei erantzun bat ematea beraiek aukerako hizkuntzan. Eta hori ezin bermatu daiteke profesionalok ez badugu gaixoek darabilten euskara menperatzen.

Beraz, mediku on ala euskaldunen arteko eztabaida lotsagabean ez naiz sartuko. Argi dago, gu mediku euskaldunak eta onak gara.

BABESTU DEZAGUN OSASUNGINTZA PUBLIKOA EDOZEIN AUZO EDO HERRITAN ERE!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide