Peregaña Igoera mendi lasterketa aurkeztu zuten ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia

Uztailaren 2an jokatuko da Erretes Lantenon, 18:00etan, bertako jaien barruan. Antolatzaileak, Aiarako alkatea eta eskualdeko hainbat korrikalari izan ziren aurkezpenean.

Hirugarren urtea beteko du aurten Peregaña Igoera lasterketak,  eta horren inguruko xehetasun eta jakingarri guzti-guztiak jakinarazi zituzten larunbat arratsaldean Arcos de Quejana hotelean.

Uztailaren 2an jokatuko da Erretes Lantenon, 18:00etan, bertako jaien barruan. Antolatzaileak, Aiarako alkatea eta eskualdeko hainbat korrikalari izan ziren bertan.

Hirugarren urtea beteko du aurten Peregaña Igoera lasterketak,  eta horren inguruko xehetasun eta jakingarri guzti-guztiak jakinarazi zituzten atzo arratsaldean Arcos de Quejana hotelean. Bertan izan ziren Erreteseko jai batzordeko kideak, Aiarako alkatea eta eskualdeko hainbat korrikalari. Guillermo López lasterketako sortzaile eta antolatzaileak hartu zuen aurkezpena egiteko lana, eta aurreko urteetan izandako emaitzen berri eman ondoren, aurtengo xehetasunak jakinarazi zituen.

Gentza Alamillo Aiarako alkateak, berriz, honen moduko kirol ekitaldiek herria eta eskualdea ezagutzera emateko duten garrantzia nabarmendu zuen, eta herrietako jendeak festak aurrera ateratzeko hartzen duen lana eskertu nahi izan zuen. Gainera, aurrerantzean Udalak laguntza handiagoa emateko konpromisoa duela adierazi zuen.

11 km-ko ibilbidea

Ibilbideari dagokionez, iazko berbera izango da, 11 km-koa, Erretesen hasi eta bukatuz eta Peregaña mendiaren tontorretik pasa ostean. Pablo Mas iazko irabazkleak nabarmendu zuenez, ibilbide arin eta polita da, korrika egiten duen ia edonorentzako modukoa. Pablko egun horretan sortzen den giro ederra ere nabarmendu nahi izan zuen.

Guillermo Lópezek, bere aldetik, eskerroneko berbak izan zituen lasterketa antolatzeko inplikatzen direnei eta laguntza ematen duten guztiei, eurei esker posible delako inskripzioa doakoa izatea aurten ere, ez delako batere ohikoa gaur egun. Izena ematea egunean bertan egin behar da, irteera puntuan lasterketa hasi aurretik.

Erreteseko jaiak, indar betean

Lasterketa aurkeztu ostean, Erreteseko jai batzordeko kide Mertxe Sanchezek hartu zuen hitza eta egun horretan egingo diren beste ekitaldien berri eman zuen. Urte berezia izango da gainera eurentzat, hamar urte bete direlako egungo batzordeak jaiak antolatzeko ardura hartu zuenetik, eta hori dela eta zerbait berezia prestatzen jardun dute datorren zapatura begira.

Goizetik hasiko da giroa umeentzako ekitaldi eta puzgarriekin, dagoeneko inguruetan ospetsu egin den paella-lehiaketarekin jarraitu, eta arratsaldean, Peregaña Igoeraz gain, dantzak eta ume eta gurasoentzako musika egongo da. Amaitzeko, 1000 lagunentzako parrillada erraldoia prestatu dute, benetan ikusteko modukoa da eta zelako jendetza batzen den Aiarako herri txiki honetan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide