Afizionatu mailako txirrindularitza-talde berria aurten

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2014ko urt. 20a, 09:43

Amurrioko CC-Maestre taldea aurten hasiko da sub-23 mailan lehiatzen. Une honetan sei txirrindulari ditu, denak arabarrak

Amurrioko CC-Maestre taldea aurten hasiko da sub-23 mailan lehiatzen. Une honetan sei txirrindulari ditu, denak arabarrak

Albiste pozgarri batekin hasi da urtea eskualdeko ziklismoarentzat. Izan ere, Amurrio Txirrindulari Elkarteak sub-23 mailako taldea izango du, Maestre enpresak emandako babesari esker. Momentuz, taldean sei txirrindulari daude, denak ere 18 eta 20 urte bitartekoak: Aritz Sasiain, Galder Zurimendi,  Mikel Erauzkin, Jon Lainz, Daniel Marquínez eta Galder Sasiain. Kirol-zuzendari lanetan, berriz, Sabino Sasiain eta Jesús Zurimendi arituko dira, Amurrio Txirrindularitza Elkartean ibilbide luzea egindako bi pertsona.

Aurtengo egutegiari dagokionez, taldea Lehendakari Sariko eta Euskaldun Sariko lasterketetan lehiatuko da, Espainiako Kopako lasterketaren batean, eta horretaz gain Euskal Herritik kanpoko probaren batera joateko asmoa ere azaldu du.

Taldeak xede argia du arduradunen esanetan: txirrindulari gazteak afizionatu-mailara pasatzea, kirolaz gozatuz eta emaitzengatik inolako presiorik izan barik, betiere kirola ikasketekin uztartuz.

Amurrio Txirrundulari Elkartetik adierazi dutenez, erakundeetara ere jo dute -aldundira eta udalera hain zuzen ere- zertarako eta bideragarritasun apur bat gehiago lortzeko eta proiektuaren etorkizuneko oinarriak sendoago ezarri ahal izateko. Izan ere, haien esanetan, proiektuaren helburua da soilik Arabako txirrindulariak izatea eta aldi berean txirrindulariek ikasketekin aurrera egin ahal izatea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide