Artziniega Erdi Aroaz jantziko da hamaseigarren urtez

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko ira. 12a, 08:00

Antzinako Azokaren 16. edizioa zapatuan ospatuko da hiriko alde zaharrean. Iaz bezala, ostalariek antolatu dute, eta hainbat nobedade izango ditu.

Antzinako Azokaren 16. edizioa zapatuan ospatuko da hiriko alde zaharrean. Iaz bezala, ostalariek antolatu dute, eta hainbat nobedade izango ditu.

Erdi Aroa Artziniegara itzuliko da asteburu honetan, 1995. urteaz geroztik huts egin barik ospatu den Antzinako Azokaren hamaseigarren edizioarekin. Aurten, iaz gertatu bezala, herriko ostalariak arduratu dira antolakuntzaz, eta ekitaldiz beteriko egitaraua atondu dute. Horretaz gain, ohi bezala, artziniegako herritarren parte-hartzea ezinbestekoa izango da, asko eta asko baitra garaiko arropak jantzi eta ekitaldietan parte hartuko dituztenak.

Azoka goizeko 10:30ean zabalduko da Hiriko Atean, eta ordutik iluntzera bitartean hogeita hamar ekitaldi inguru egingo dira alde zaharrean: antzerkia, tailerrak, kalejirak, magoak eta giroa animatzeko bestelako jarduerak. Betiko moduan, Barrenkaleko sutegia zabalik egongo da errementarien lana erakusteko. Gainera, Barrenkalen bertan gariaren ehotzea ere erakutsiko du Artea Elkarteak. Eguna amaitzeko berrikuntza bat izango da 21:30ean: oinezko herri-lasterketa garaiko jantziekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide