Badatoz 2013ko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko abu. 22a, 09:35

Aurtengo jaiak abuztuaren 30ean hasiko dira eta 8ra bitartean. Ramón Rey izango da pregoia irakurtzeko arduraduna, kirolaren alde egindako lana eskertzeko.

Aurtengo jaiak abuztuaren 30ean hasiko dira eta 8ra bitartean. Ramón Rey izango da pregoia irakurtzeko arduraduna, kirolaren alde egindako lana eskertzeko.

gainerako urteetan baino lehentxoago izango dira: abuztuaren 30ean hasi eta Arteko Andra Mariren egunean bukatuko dira, irailaren 8an hain zuzen ere. Betiko moduan, bi asteburutan pilatuko dira jaietako hitzordu nagusiak, nahiz eta aste barruan ere zenbait ekitaldi eta ikuskizun izango diren. Jaiak udalak antolatu ditu, jai-batzorderik sortu ez zelako.

Ohi bezala, lehenengo barikuan kuadrillak Goiko Plazan batuko dira 20:30ean zurrakapotea dastatzeko eta handik udaletxeko plazaraino joateko. Bertan, pregoia irakurriko da eta segituan txupina botako da jaiei hasiera ofiziala emateko. Aurtengo pregoia Ramón Reyk irakurriko du. Ramón urte asko eman ditu kirola zabaltzen herriko ume eta gazteen artean, eta gainera “artzikirol” izeneko kirolaren sortzailea da, azkenaldian gure inguruetara zabaltzen ari den kirol bat hain zuzen ere. Ondoren, Artziniegako lau pilotari ohiren arteko pilota-partidua jokatuko da, eta eguna Joselu Anayak berbena-talde mitikoaren emanaldiarekin amaituko da.

Zapatuak, berriz, hasiera gastronomikoa izango du eguerdian, pintxo-lehiaketarekin, eta jarraian indaba-jana egingo da 14:30ean. Bazkalosteari bertsolariek jarriko diote giroa. Arratsaldez dagoeneko klasikoak diren igel-toka eta bonbona eta garrafoi lasterketak egingo dira Goienkale inguruan. Musikari dagokionez, kuadrillen arteko playback txapelketa izango da seguru aski hitzordurik jendetsuena, eta ondoren Besos de Perro eta Haitzama taldeak arituko dira. Asteburu amaitzeko, domekan, besteak beste, poker-lehiaketa, Iturritik Iturrira izeneko kronoigoera eta artzikirol-erakustaldia izango dira hitzordu nagusiak. Dena dela, gure agenda-atalean ikusi dezakezue jai-egitaraua egunez egun.

Frontoiko txosnei dagokienez, aurten ere bi izango dira. Iazkoan lez, Arenaza kirol elkarteak eta Ganzorrotz mendizale taldeak jarriko dituzte.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide