Bilbotik Laudiora arineketan, Burdin Hesiaren ibilbidetik

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko eka. 26a, 10:03

Burdin Hesia mendi-lasterketa datorren domekan egingo da lehenengo urtez, Bilbo eta Laudio artean, 25 kilometroko ibilbide batekin. Euskara, kirola eta Burdin Hesiaren balore historikoa sustatu nahi dituzte antolatzaileek.

Burdin Hesia mendi-lasterketa datorren domekan egingo da lehenengo urtez, Bilbo eta Laudio artean, 25 kilometroko ibilbide batekin. Euskara, kirola eta Burdin Hesiaren balore historikoa sustatu nahi dituzte antolatzaileek.

Euskal Herria Kirolak elkarteak,  Euskarri Kirol Elkartearekin eta Laudioko eta Bilboko udalen laguntzaz lasterketa berri bat antolatu du ekainaren 30erako: Bilbo eta Laudio artean jokatuko den Burdin Hesia Mendi Lasterketa. Ibilbideak 25 km izango ditu eta inguruko mendi ezneagunetik igaroko da, Pagasarri, Ganekogorta eta Goikoganetik hain zuzen ere. 

Antolatzaileek adierazi dutenez, proiektu honek hiru ardatz ditu: batetik, Euskal Herrian egiten diren mendi-lasterketa ugarien artean kokatzea. Bestetik maila guztietan eta bereziki kirolean euskara sustatzea. Eta azkenik, gure herrirentzat azpiegitura historikoa izan den Bilboko Burdin Hesiaren balorea zabaltzea. Hain zuzen ere, lasterkariak Gerra Zibilean Bilboko Hiria babesteko eraiki ziren lubaki, bunker eta zuloetatik igaroko dira. Ezin da ahaztu, gainera, mende luzez inguru horretako bideak asko erabiltzen zirela leku batetik beste joateko, hau da, Bilbo eta Laudio lotzeko

Gainera, lasterketak berezitasun bat izango du; izan ere, urtero norabidez aldatuko da. Hau da, aurten Bilboko Arriaga partetik abiatu eta Laudioko Lamuza parkera helduko bada,  2014an Laudio-Bilbo norabidean joango dira, beti ere ibilbide berari eutsita.

Dagoeneko ehun bat lasterkarik eman dute izena, eta oraindik ere parte hartzeko aukera dago www.kirolprobak.com helbidean inskripzioa betez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide