Martxan da alde zaharreko trafikoaren erregulazio berria

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko eka. 27a, 10:19

Herenegun sartu zen indarrean herri-gune historikoan oinezkoei lehentasuna emango dien eta trafikoa erregulatuko duen ordenantza. Lehenengo bi egunetan ez da arazorik egon, eta Ertzaintza jendea ohartarazten aritu da.

Herenegun sartu zen indarrean herri-gune historikoan oinezkoei lehentasuna emango dien eta trafikoa erregulatuko duen ordenantza. Lehenengo bi egunetan ez da arazorik egon, eta Ertzaintza jendea ohartarazten aritu da.

Azken bi egunetan Artziniegako alde zaharrak aspaldiko partez gutxitan erakutsi duen itxura bat erakutsi du: kaleak ia autorik gabe, egon diren autoak baimendutako lekuetan aparkatuta, eta Ertzaintza patruilatzen. Udalak eremu horretan oinezkoei lehentasuna emateko hartutako erabakiaren ondorioa da itxura berri hau, herenegun sartu baitzen indarrean alde zaharrean oinezkoei lehentasuna ematea eta trafikoa eta aparkamendua erregulatzea helburu duen ordenantza. Ordenantza horren arabera, alde zaharra trafikorako dago dagoeneko astelehenetik zapatura, 19:00etatik 07:00ak arte, zapatuan 14:00etatik aurrera eta domekan egun osoa itxita. Aparkatzeko lekuak ere mugatu egin dira eta Goiko Plazan, Elizako kantoian, Artekaleko plazatxoan eta eliz ostean baino ezin da autoa utzi. Sarrera pibot-sistema elektronikoen bidez erregulatzen da, eta bizilagunei txartel itxurako giltza elektronikoak banatu zaizkie.

Indarrean sartu ondorengo bi egunetan normaltasuna izan da nagusi, eta berehala nabaritu da, esan bezala, erregulazio berriaren eragina. Ertzaintza egoera kontrolatzen aritu da eta jendea ohartarazten, baina oraindik zigorrik ezarri barik.  

Trafikoa erregulatzeko ordenantza hau onartu eta martxan jartzeko prozesua ez da erabat lasaia izan. Izan ere, bere garaian udaleko talde guztiek aho batez onetsi bazuten ere, ondoren moldaketa batzuk ezarri ziren itxiera-ordutegian (arratsaldeko ixteko ordua ordubetez atzeratzeko), merkatariek hala eskatuta, eta Bildu horren kontra azaldu zen. Ordenantzaren aldaketa horrek indarrean sartzea atzeratu zuen. Horretaz gain, indarrean sartu baino apur bat lehenago, bizilagunei sarrera-txartel bana gehiago eskuratzeko aukera eman dio udal-gobernuak, eta horrek ere polemika piztu du. Izan ere, Bilduren ustez erabaki horrek ordenantzaren aldaketa eskatzen du, eta adierazi dute “ordenantzak jasotakoaren kontra eta modu arbitrarioan hartutako erabakia” izan dela, hain zuzen ere. Horren harira, Bilduk eskatu du “erabaki hori berehala indargabetzeko, giltz gehiagorik ez emateko, eta erabaki horren arabera emandako giltzak itzultzeko”

Ordenantzari buruzko informazio guztia Artziniegako Udalaren web gunean jaso dezakezue.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide