Goñik eta Ibarbiak ez dute hutsik egin Amurrioko mendi-lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko eka. 23a, 21:15

Imanol Goñi natxituarrak eta Aitziber Ibarbia zizurkildarrak nagusitasunez irabazi dute Amurrio Trail Lasterketaren II. edizioa. Okondoko Felipe Larrazabal Arabako txapelketan gailendu da, sailkapen orokorrean lortutako 4. postuari esker.

Imanol Goñi natxituarrak eta Aitziber Ibarbia Zizurkildarrak nagusitasunez irabazi dute Amurrio Trail Lasterketaren II. edizioa. Okondoko Felipe Larrazabal Arabako txapelketan nagusitu da, sailkapen orokorrean lortutako 4. postuari esker.

>Euskal Kopako hirugarren probak ez du ustekabe handirik eman eta faborito nagusiak lehenengo postuan zeharkatu dute Juan de Urrutia plazako helmuga. Emakunezkoen mailan Aitzibier Ibarbia lehenengo kilometrotik aurrean jarri da eta hala eutsi dio Amurriora heldu arte. Guztira 2 ordu eta 53 minutu behar izan ditu 29 km-ko ibilbidea betetzeko. Haren ondotik Montse Vázquez eta Alizia Olazabal helmugaratu dira.

Gizonezkoei dagokienez, Euskal Kopako lider Imanol Goñik aurreikuspenak bete ditu eta besoak altxatuta zeharkatu du marra, 2 ordu eta 16 minutuko denborarekin. Beste pauso handi bat eman du Euskal Kopako sailkapen orokorrean lidertzari eusteko. Bigarren eta hirugarren postuak, hurrenez hurren, Endika Gartzia lasartearrarentzat eta Jabi Olabarria orozkoarrarentzat izan dira. Olabarria, hain zuzen ere, iazkoan irabazle izan zen, eta aurten Goñiri lau minutu falta izan zaizkio haren marka gainditzeko. Seguru aski ibilbidearen egoera -iaz askoz sikuago egon zen- zerikusia izan du horretan. Izan ere, ibilbidearen tarte batzuetan, batez ere Iturrigorritik Lendoñorainoko jaitsieran, lokatz dezente egon da.

Gaurkoan Arabako Mendi Lasterketen Txapelketa ere jokoan zegoen Amurrion, eta kasu honetan garaipena Okondoko Felipe Larrazabalentzat izan da, laugarren postua eskuratu baitu sailkapen orokorrean. Larrazabalengandik nahiko hurbil helmugaratu da Jon Lozano amurriarra. Hirugarren arabarra Zuiako Iñigo Urtaran izan da.

Lasterketa nagusiaz gain beste proba laburrago bat ere jokatu da, 12 kilometrokoa. Bertan, alde batetik, 21 urtetik azpiko kategorietako lasterkariak lehiatu dira, eta bestetik atleta herrikoiak. Euskal Kopako 21 urtetik azpikoan Laudioko Pello Morenok erraz irabazi du, eta nesken kategorian Leire Fernández Abeterentzat izan da garaipena. Geldiezina dirudi Errenteriako neskaren progresioa. Atleta herrikoien artean Aritz Ruiz Iturribarria eta Zuriñe Frutos artziniegarrak izan dira azkarrenak.

Maila handiko parte-hartzea izan da, beraz, gaur Amurrion langarra eta lokatzari aurre eginez, bai eta handia ere, guztira 200 lasterkari baino gehiago abiatu baitira irteera-puntutik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide