"Espainiako txapelketara ondo pasatzera noa, eta emaitza ona lortzen badut, askoz hobeto"

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko eka. 26a, 08:12

PELLO MORENO MARTIN (Laudio, 1996) aurten hasi da mendi-lasterketetan lehiatzen, Amurrio Trail Taldearekin, eta bere lehenengo denboraldi honetan oso emaitza onak lortu ditu. Aurreko igandean Amurrion Euskal Kopako 2. proban 20 urtetik azpiko kategorian nagusitu ondoren, datorren asteburuan Vilallerrera (Lleida) joango da euskal selekzioarekin Espainiako txapelketan parte  hartzera.

PELLO MORENO MARTIN (Laudio, 1996) aurten hasi da mendi-lasterketetan lehiatzen, Amurrio Trail Taldearekin, eta bere lehenengo denboraldi honetan oso emaitza onak lortu ditu. Aurreko igandean Amurrion Euskal Kopako 2. proban 20 urtetik azpiko kategorian nagusitu ondoren, datorren asteburuan Vilallerrera (Lleida) joango da euskal selekzioarekin Espainiako txapelketan parte  hartzera.

Aurreko asteburuan Amurrio Trail Lasterketako 20 urtetik azpiko proba irabazi duzu, Otañesen 2. postua eskuratu zenuen, Zegama-Aizkorri junior trail-en euskaldunik onena... gorako progresio nabarmena erakutsi duzu. Zelan baloratzen duzu zure lehenengo denboraldi hau?

Momentuz bikain doa denboraldia, zuk esan bezala eginiko lasterketetan emaitza oso onak lortu ditut eta gustura nabil momentuz lortutakoarekin, nahiz eta oraindik ere ibilbide luzea geratzen zaidan. Denboraldi hasieran ez nuen pentsatuko honelako emaitza hain onak lortuko nituenik, printzipioz euskal kopan postu majo bat lortzea helburu nagusia zelako eta inolatan ez txapelketa irabazteko aukerarik ez edukitzea.

Datorren asteburuan Vilallerrera (Lleida) joango zara Euskal Selekzioarekin Espainiako Txapelketara. Zein probatan lehiatuko zara eta zer asmorekin zoaz?

Bai datorren asteburuan selekzioarekin Vilallerrera joateko asmoa daukat. Vilallerren Espainiako txapelketa indibiduala zein selekzio artekoa jokatuko da eta han helburu nagusia ondo pasatzea eta selekzioarekin asteburu eder bat igarotzea izango da eta emaitza ona lortzen bada orduan askoz hobeto baina presiorik gabe joango naiz. Egia da ere maila on batean aurkitzen baldin banaiz maila on bat eman dezakedala lasterketa horretan.

Noiz hasi zinen kirol hau praktikatzen? Aurretik beste kirolen batean aritu zara konpetitzen?

Kirol honetan lehiatzen aurten hasi naiz, nahiz eta txikitatik mendia gustuko dudan eta momentu libre bat nuen orotan mendira korrika egitera joaten nintzen. Pasa den urtera arte esku pilotan aritzen nintzen baina denboraldi bukaeran mendi lasterketetan ibiltzeko erabakia hartu nuen.

17 urte besterik ez duzu. Zure ustez bermatua dago mendi-lasterketen harrobia datozen urteotarako?

Bai, uste dut baietz, bermatuta dagoela. Azken urte hauetan gehien handitu edo zabaldu den kiroletako bat delako eta gainera Euskal Herrian mendiarekiko daukagun maitasun edo hurbiltasun horrek asko lagundu dezake kirol honen etorkizunean.

Zelan definituko zenuke zeure burua mendi-lasterkari gisa? Zein terreno eta distantziatan moldatzen zara ondoen?

Egia esanda ez dakit nire burua nola definituko nukeen... esango nuke mendian korrika egitea gustatzen zaion mendizale amorratu bat naizela, mendian asko disfrutatzen duena eta gehien gustatzen zaiona egiten duena. Edadea dela kausa ez digute uzten lasterketa oso luzeak egiten, beraz lasterketa guztiak 20 kilometro baino gutxiago dituzte, hortaz distantzia  motzetan ondoen nabilela esan beharko dut. Baina egia da lasterketa luzeetan baita ere oso gustura aurkitzen naizela. Askotan egoera klimatologikoen arabera terrenoa desberdin aurkitu dezakezu eta beharrezkoa da egoera guzti horietan ondo moldatzea, nahiz eta  gune lokaztuetan gusturago ibiltzen naizen.

Vilallerren lehiatu ondoren zein beste proba dituzu egutegian gorriz markatuta?

Vilallerreko lasterketa egin ondoren oraindik ere lasterketa nahikotxo geratzen zaizkit denboraldia bukatu arte. Hamaika bat lasterketetan korrika egitea geratzen zaidanez nahiago dut lasterketaz lasterketa prestatzen joatea. Azken fin batean lasterketa guztiak garrantzitsuak direlako eta guztietan ehuneko ehuna eman behar delako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide