Dena prest II. Amurrio Trail Lasterketarako

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko eka. 21a, 09:32

Mendi-lasterketen euskal kopako hirugarren proba eta Arabako Txapelketa igandean jokatuko da Amurrion 9:30etik aurrera. Lasterketa nagusiak 29 km-ko ibilbidea izango du, eta 12 kilometroko herri-lasterketa bat ere egongo da, kirol hau probatu nahi dutenentzat pentsatua.

Mendi-lasterketen euskal kopako hirugarren proba eta Arabako Txapelketa igandean jokatuko da Amurrion 9:30etik aurrera. Lasterketa nagusiak 29 km-ko ibilbidea izango du, eta 12 kilometroko herri-lasterketa bat ere egongo da, kirol hau probatu nahi dutenentzat pentsatua.

Bi egun besterik ez dira falta Aiaraldeko mendi-lasterketen hitzordu nagusirako. Amurrio trail lasterketaren II. edizioa igandean abiatuko da Juan de Urrutia plazatik goizeko 9:30ean eta bertara itzuliko inguruko mendietatik 29 kilometro bete ondoren. Lasterketa 14:00etan amaitutzat emango da, antolatzaileek 4 ordu eta 30 minutuko gehienezko denbora ezarri dute eta.

Ibilbideari dagokionez, esan bezala, guztira 29 kilometro izango ditu eta pilatutako desnibela 2.824 metrokoa izango da. Lasterkariek Amurriotik abiatu eta Iturrigorri mendiko tontorreraino igo beharko dute. Bidean, Babio mendira igoko dira (4,8 km) eta handik Menerdigako atakara joango dira (14,5 km), eguneko aldatsik pikoena gainditu ostean. Bertan tarteko helmuga egongo da eta handik pasatzen den lehenak saria jasoko du. Menerdigatik zuzenean joango dira Iturrigorriko tontorreraino (17,7 km eta 1.068 m) eta “Senda Negra” izeneko bide ikusgarritik jaitsi. Ondoren, Mendeika herria zeharkatu eta Amurriora itzuliko dira Etxegoienetik. Hiru hornidura-puntu egongo dira: Babion (likidoa), Agiñagan (solidoa) eta Iturrigorriko atakan (solidoa).

Euskal Koparako eta Arabako Txapelketarako baliagarria

Iaz izandako arrakastaren ondoren, aurtengoan Amurrioko mendi-lasterketak toki berezia izango du Euskal Herriko mendi-lasterketen egutegian. Izan ere, Euskal Mendizale Federazioaren mendi-lasterketen kopako hirugarren proba izango da, Orozkoko eta Lakuntzako probak jokatu ondoren. Arabako Txapelketa ere berton erabakiko da. Faboritoei dagokienez, Javi Olabarria orozkoarra iazko garaipena berritzen ahaleginduko da, baina aurkari gogorra izango da Javirentzat Imanol Goñi natxituarra. Iazkoan Olabarriak erakustaldia eman zuen Amurrion, baina Orozkon apirilean jokatutako Euskal Kopako 1. lasterketan Goñik irabazi ion Olabarriari.

Lasterketa ikusteko lekuak

Antolatzaileek publikoa animatu dute lasterkariak puntu zehatz batzuetan animatzera: Babioko igoeran -goizeko hamarrak baino apur bat lehenago- eta Menerdigako igoeran. Bertatik lehenengo korrikalaria 10:45ean inguru pasatuko da, eta ikusleentzako erromeria eta hamaiketakoa antolatu dute. Irabazlea helmugara 11:40an heltzea aurreikusten da.

12 km-ko herri-lasterketa

Aurtengo nobedade handienetako bat 12 kilometroko lasterketa laburra izango da. Ibilbide oso egokia du kirol  Horren bidez, antolatzaileen asmoa da mendi-lasterketak probatu nahi dituztenak horretara animatzea. Ordu berean abiatuko da AMurriotik, eta ibilbide berbera izango du Babioko tontorra igaro arte; han, lasterkariek Belandia eta Menerdigarako bidea hartu beharrean, Mendeikarantz joango dira eta han bat egingo dute atzera ere ibilbide luzearekin.

 

Arespalditzan mendi-bizikleta protagonista

Amurriokoa ez da izango mendigo kirolen hitzordu bakarra Aiaraldean asteburu honetan: Arespalditzako mendi-bizikleta martxa egingo da seigarren urtez jarraian. Martxak 30 kilometroko luzera du eta antolatzaileen esanetan “maila tekniko erdi-altua behar da martxa osoa arazorik gabe egiteko”.

9:30ean hasiko da, eta informazio guztia www.bttrespaldiza.com web gunean eskuratu dezakezue.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide