Dagoeneko Aiarako udalak 2013-2014 ikasturterako antolatuko dituen kurtso eta tailerretan izena emateko epea zabalik da. Guztira udalak 14 kurtso eskainiko ditu, bi arlotan banatuta: kirol-tailerrak eta kultur tailerrak.
Kirol-tailerrei dagokienez, ondorengoetan apuntatzeko aukera dago: yoga zure umearekin, yoga arrunta, irristaketa, taichi, umeentzako dantza modernoa, aerobic eta pilates. Bestalde, kultur tailerretan beste zazpi modalitate eskainiko dira: sukaldea hasiberrientzat, artea eta musika lantzeko tailerra, joskintza oinarrizkoa eta aurreratua, eskulanak, ingeles ludikoa, argazkigintza digitala eta altzairuen konponketa.
Aurretiaz izena emateko info@kulturbide.com helbidera bidali behar da mezua, edo bestela 945256350 telefonora deitu behar da ekainaren 25a baino lehen, izen-abizenak eta kontaktatzeko modua adierazita.