Goi mailako parte-hartzea Josito I. Memorialean

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko eka. 7a, 09:05

Ekainaren 16an Jose Manuel Fernandez Arza “Josito” oroitzeko lasterketa jokatuko da Laudion. Lasterketak 10 km izango ditu eta Zumalakarregin izango du irteera eta helmuga.

Laudioko Atletismo Taldeak José Manuel Fernández Arza “Josito” I. Memoriala herri-lasterketa antolatu du ekainaren 16rako Laudion. Josito iaz hil zen gaixotasun larri baten ondorioz, eta lasterketa honen bidez haren lagun eta lankideek atletismoaren bultzatzaile sutsua eta Spiuk eta Kon Sport marken sortzaile izan zen gizona omendu nahi dute.

Ekainaren 16an Jose Manuel Fernandez Arza “Josito” oroitzeko lasterketa jokatuko da Laudion. Josito Spiuk eta Kon Sport marken sortzailea zen eta oso ezaguna kirolaren munduan. Lasterketak 10 km izango ditu eta Zumalakarregin izango du irteera eta helmuga.

Laudioko Atletismo Taldeak José Manuel Fernández Arza “Josito” I. Memoriala herri-lasterketa antolatu du ekainaren 16rako Laudion. Josito iaz hil zen gaixotasun larri baten ondorioz eta lasterketa honen bidez haren lagun eta lankideek atletismoaren bultzatzaile sutsua eta Spiuk eta Kon Sport marken sortzaile izan zen gizona omendu nahi dute.

Ibilbideari dagokionez, 10 km-ko oinezko lasterketa izango da Laudioko kaleetan barrena. Irteera-puntua Zumalakarregi etorbidean egongo da; handik, herriguneari itzuli bat emango diote, Baia, Nerbioi eta Karmengo Ama kaleetatik, atzera ere Zumalakarregi etorbidera bueltatzeko eta Gardearako bidea hartuz. Gardeara heldutakoan, erreka zeharkatu eta Laudioko herriguneraino itzuliko dira, Jose Matia eta Bidezarretatik Aretaraino joateko. Handik, errepide nagusitik egingo dute Zumalakarregi etorbide helmugarainoko tartea. Guztira, esan bezala, 10 km-ko ibilbidea, marka politak egiteko oso aproposa.

Benetan goi mailako parte-hartzea izango da “Josito” Memorialean. Izan ere, punta-puntako hainbat kirolarik baieztatu dute Laudion izango direla: Eneko Llanos, Virginia Berasategi, Igor Astarloa, Inma Pereiro, Ana Burgos… Bertako korrikalariak ere maila ona emateko prest izango dira, tartean urtarrileko herri-lasterketan, zirkuitu berberean, zazpigarren postuan sailkatu zen Josu Apraiz laudioarra.

Izen-ematea 7 euroren truke egin daiteke www.kirolprobak.com web gunean. Dagoeneko 200 pertsonak baino gehiagok eman dute izena eta hortaz parte-hartze handia espero da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide