Nobedade ederra jakin dugu asteon eskualdeko mendiko eskiatzaileok. Izan ere, 2016an egingo da lehenengo aldiz mendiko eskiko proba bat Lunadako mendietan, kirol hau praktikatzeko hurbilen dauzkagun mendietan hain zuen ere. Lasterketa Lunadako estazioak antolatzen du eta Copa Norte izeneko txapelketaren barruan egongo da, Kantauriko Mendilerroan egingo diren beste 7 probarekin batera.
Lunadako eski estazioari dagokionez, bi urtez itxita egon ostean eta hainbat arazo eta gorabehera izan ostean, kudeatzaile berri bat izango du denboraldi honetan. Jakinarazi dutenez, dena ondo bidean, abendurako zabaldu gura dute, eta indar berezia egingo dute instalazioak egokitzeko, alokairu eta eskolen eskaintza osatzeko, bai eta mendiko eskian eta familientzako eskaintzan. Baliabide mekanikoen kasuan, hiru erremonte irekiko omen dituzte eta telebaby berri bat jarri.
Info gehiago:
www.eslunada.com
www.copacantabrica.com