Aurtengo abuztuan Txufi Ortiz de Zarate eta biok Txileko Andeetan ibili ginen, bertako sumendiak eskiekin igotzen. Zenbaitetan negu australak bere alderik txarrena erakutsi bazigun ere, maputxeen lurraldeetako mendi, laku, ibai eta paraje ikusgarriekin -eta igoera eta jaitsiera izugarriekin- gozatu ahal genuen.
Hona hemen bidaiaren lehen bideo-emaitza.