Gaizka Barañanok bigarren postua eskuratu du Euskal Herria Mendi Erronka lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko eka. 2a, 22:19

Amurrioko Trail Taldeko korrikalaria bikain aritu zen larunbatean Leitzan, eta arinena izan zen Angel Arrieta irabazlearen ostean. Amurrioko beste 3 korrikalarik ere parte hartu zuten.

Amurrioko Trail Taldeko korrikalaria bikain airtu zen larunbatean Leitzan, eta arinena izan zen Angel Arrieta irabazlearen ostean. Amurrioko beste 3 korrikalarik ere parte hartu zuten.

Denboraldi oparoa izaten ari da aurtengoa Gaizka Barañano Amurrioko mendi-korrikalariarentzat. Apuko Extrem eta Euskal Trails lasterketetan nagusitu ondoren (bigarrenean Txus Romonekin batera), atzo maila handia eman zuen Esaitek antolatutako Euskal Herria Mendi Erronka lasterketan eta 2. postua eskuratu zuen, 7 ordu eta 4 minutuko denborarekin. Leitzako irteeran batu ziren ia 500 lasterkariek 65 km bete behar izan zituzten eta 6.000 m-ko desnibela gainditu, Aralarreko punturik garaiena den Irumugarrietara mendira igota. Gainera, euripean egin zuten ibilbide gehiena, eta horrek probaren gogortasuna ahanditu zuen. Esan bezala, Angel Arrieta nafarra izan zen azkarrena helmugan (6:45:51), eta Gaizkaren ostean Iñaki Martiarena (7:13:40), Carlos Garcia Rekondo (7:20:19) eta Imanol Aleson (7:22:04) sailkatu ziren. Guztira 351 kirolarik bukatu zuten proba.

Txapelek aiaraldea.com-i egindako adierazpenetan esan digu “oso pozik” geratu dela emaitzarekin; “Zegama-Aizkorrin ez nintzen ondo topatu, ez nituen sentsazio onak izan eta zalantzatan negoen” izan dira bere hitzak. Leitzako lasterketaren garapenaz ere xehetasunak eman dizkigu: “Oso indartsu abiatu ziren 5 korrilakari, baina nik argineukan 30. km-ra arte astiro joan beharra zegoela. Puntu horretan 10. postuan nindoan eta hantxe hasi nintzen arinago; 42. kilometroan gutxi gorabehera 3. jarri nintzen, eta 50 kilometroa pasatuta bigarren posturaino heldu nintzen eta helmugaraino eutsi nion. Oso-oso pozik nago, ez nengoelako guztiz seguru eta gainera 5. kilometrototik aurrera molestiaren bat izan nuelako aduktorean”. Barañanorekin batera Amurrio Trail Taldeko beste hiru kide joan ziren EHMEra: Javi Laburu, Gorka Marañón eta Abel Fernández Mendibil.

Datozen hilabeteotan duen egutegiaz galdetuta, Txapelek esan digu hiru hitzordu nagusi dituela gorriz markatuta: Picos de Europako”Traveserina” ekainaren 16an, Gipuzkoako 2 Handiak uztailaren 12an eta Ultra Trail du Mont Blanc lasterketa mitikoa abuztuaren 30ean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide