Peñalba Erronkaren IV. edizioa larunbatean jokatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko mai. 27a, 08:26

Mendi-korrikalariak eta txirrindulariak lehian jartzen dituen proba berezia laugarren urtez egingo da ekainaren 1ean Artziniegan. Lasterketaz gain, edonorentzako moduko mendi-ibilaldia egingo da ordu eta erdi lehenago.

Mendi-korrikalariak eta txirrindulariak lehian jartzen dituen proba berezia laugarren urtez egingo da ekainaren 1ean Artziniegan. Lasterketaz gain, mendi-ibilaldi normala egingo da ordu eta erdi lehenago.

Datorren larunbatean Artziniegak korrikalariak eta txirrindulariak hartuko ditu Peñalba Erronkaren 4. edizioan. Proba herrikoi hau Ganzorrotz Mendi Kirol Elkarteak eta Artziniega Txirrindulari Elkarteak batera antolatzen dute eta bertan, parte-hartzaileek, Artziniegako herrigunea eta Peñalba mendiko (692 m) tontorraren artean dauden 500 metroak gainditu beharko dituzte arineketan edo bizikletaz. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “bi modalitateen ibilbideak ezberdinak izango dira baina luzera bertsukoak”. Guztira 7 km inguru bete beharko dute, eta azken tartean bide beretik joango dira, “korrikalari eta txirrindularien arteko lehia ikusgarriagoa izan dadin”, adierazi dutenez.

Lasterketaz gain, hasi baino ordu eta erdi lehenago, mendi-ibilaldia abiatuko da Artziniegako frontoitik, helmugan lasterkariak nola sartzen diren ikusi gura dutenentzat.

Ordutegiak:

9:30: Mendi-martxaren hasiera.

11:00 Lasterketa (korrikalariak eta txirrindulariak batera irtengo dira)

11:30-12:15 Lasterkarien iritsiera

Amaieran otamena eta musika-giroa denontzat. Korrikalariek edatekoa izango dute ibilbide erdian.

Informazio zabalagoa eta Peñalba Erronka iragartzeko aurten egindako spota Ganzorrotz taldearen webgunean jaso daiteke: http://ganzorrotz.wordpress.com

 

Peñalba Erronka 2013 spot from Ganzorrotz MKE on Vimeo.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide